• Hasiera
  • Taldea
  • Zerbitzuak
    • Ekintzailetza
    • Industria Lehiakortasuna
    • Tokiko Merkataritza
    • Talentua eta Enplegua
    • Turismoa
    • Toki Garapena
  • Programak
  • Kontaktua
  • Berriak
  • Dirulaguntzak
    • Industria & B2B dirulaguntzak
    • Txikizkako merkataritza dirulaguntzak
    • Turismoa dirulaguntzak
    • Ekintzailetza dirulaguntzak
    • Udalen dirulaguntzak
  • es
Denak ikusi
Onekin Programa 2026
Dirulaguntza mota:
Bestelako laguntzak
Eskatzeko epea:
2026/11/10 - 2026/12/10
Araudia:
Minimis
Agindu honen xede diren laguntzek helburu bikoitza dute: alde batetik, elikaduraren eta egurraren balio-katearen esparruan ekintzailetza eta enpresa-jarduera berrien sorrera sustatzea; eta, bestetik, elikaduraren eta egurraren balio-kateko erakundeen negozio-ereduan, prozesuetan eta antolaketan hobekuntza produktiboak bultzatzea, bioekonomiarantz, jasangarritasun energetikorantz, elikadura seguru eta osasungarrirantz eta baliabideen erabilera jasangarrirantz orientatuta, berrikuntzaren eta digitalizazioaren bidez.

Pertsona Onuradunak

Honako hauek izan daitezke onuradun:

  • Elikaduraren eta egurraren balio-katearen parte diren jarduera ekonomikoak dituzten pertsona fisiko edo juridiko pribatuak:
    • Nekazariak.
    • Itsasoko arrantza-sektoreko operadoreak.
    • Elikagaien industriak.
    • Baso-industriak.
    • Ostalaritzako enpresak.
    • Nekazaritza- eta elikadura-produktuen merkataritza.
  • Nortasun juridikorik gabeko pertsona fisiko edo juridiko pribatuen elkarteak.
  • Ondasun-erkidegoak.

Pertsona edo erakunde onuradunek beren jarduera Euskal Autonomia Erkidegoan garatu beharko dute, edo bertan garatzeko asmoa izan beharko dute.

Laguntza Lerroak

2026ko deialdia lau lerrotan egituratzen da:

  1. Negozioak abiarazteari lotutako aholkularitza- edo kontsulta-lanak.
  2. Patenteak, ingurumen-zigiluak eta bestelako aktibo ukiezinak lortzeko, baliozkotzeko eta defendatzeko azterlanak.
  3. Elikadura-segurtasunaren kultura ezartzeko diagnostiko-azterlanak, elikadura-segurtasunaren arloko egiaztagiriak lortzeko lanak eta elikagaiak xahutzearen prebentzio-planak.
  4. Berrikuntza eta digitalizazio arloko aholkularitza-lanak.

Laguntzaren Zenbatekoa

  • Eskatzaile bakoitzeko gehienez 14.999 €.
  • Oinarrizko intentsitatea:
    • %60 1. eta 2. lerroetarako.
    • %50 3. eta 4. lerroetarako.
  • Gehikuntzak aurreikusten dira gaztetasunagatik, emakumeen lidergoagatik, sortu berri diren enpresengatik, hazkunde-fasean dauden enpresengatik eta sektore estrategikoengatik; metatutako gehikuntza gehienez %20koa izango da.

Laguntzaren Ordainketa

Dirulaguntza ordainketa bakarrean egingo da, dagokion justifikazio-dokumentazioa aurkeztu eta baliozkotu ondoren, eta deialdian ezarritako baldintzak bete direla egiaztatu ostean.

Gauzatze Epea

Diruz lagundutako jarduketak laguntza-eskaera aurkeztu ondoren hasi beharko dira, eta 2026ko urtarrilaren 1etik 2027ko urriaren 31ra bitartean gauzatu beharko dira.

Justifikazio Epea

Justifikazioa aurkezteko azken eguna 2027ko azaroaren 15a izango da.

Enpresaren tamaina
1 - >250
Sektore ekonomikoa
Industria sektorea
Erakundea
Eusko Jaurlaritza
Buletina ikusi
Gurekin hitzegitea gustatuko litzaizuke?
Xemein Etorbidea, 12-A
Lea-Artibai Berrikuntza Gunea
Markina Xemein (BIZKAIA)
946169172
kaixo@leartibaifundazioa.eus
© Leartibai Fundazioa 2026 | All Rights Reserved
Gardentasun Ataria Lege oharra