I 2020ko martxoa I
Azaro Fundazioa Basque Ecodesign Meeting ekitaldian egon zen, Euskalduna Jauregian ospatu zena otsailaren 26tik 28ra bitartean. Ekitaldian lehen mailako nazioko eta nazioarteko hizlariak egon ziren: horien artean, Elisa Tonda, NBE Ingurumeneko Programaren Kontsumo eta Ekoizpen Iraunkorreko Unitateko burua eta Janez Potocnik, Nazio Batuen Nazioarteko Baliabideen Mahaiko Lehendakaria, besteak beste.
Orokorrean, landutako gai nagusiak hauek izan ziren: Itun Berdea eta Ekodiseinuaren Direktiba berria eta pasa den urrian onartutako neurriak. Ihoberen (Eusko Jaurlaritza) esanetan, Euskadi ekodiseinatutako produktu eta zerbitzuen liderra da; Espainiako ziurtagirien erdia baino gehiago, % 54, euskal enpresei dagokie. Hala ere, hobetzeko aukera dago. Egin berri den ikerketa batek, EBren metodologiaren arabera, euskal industrian ekonomia zirkularra gehiago ezartzeak lehengaien kontsumoa % 6an murriztuko luke eta aurrezpen ekonomikoa 2.000 milioi eurotakoa izango litzateke.
Lehenbiziko jardunaldian, Marc Vidal, idazlea eta analista, iraultza digitalean eta 4.0 industriaren aukeretan ardaztu zen, non bere hausnarketa batzuk jaso ahal izan ziren: “ez dira gauza bera digitalizatzea eta digitalizazioaren inguruan eraldatzea” edo “garrantzitsuena ez da datuak (data) informazio bihurtzea baizik eta horiek ezagutzan (giza ezagutzan) bilakatzea”. Negozio berriei dagokienez, Marc Vidalek galdera bat planteatu zuen enpresa guztientzat: “Nola salduko zara?”, non teknologian oinarritutako serbitizazioa jarraitu beharreko estrategietako bat den.
Azkeneko egunean, Nicola Cerantola, ekonomia zirkularrean aditua, izan zen hizlari nagusienetako bat, eta BEM 2020 ekitaldiko azken jardunaldiko protagonistak izan ziren gazteetan ardaztu zen zuzenean.
Guztira, ekonomia zirkularrean eta ekodiseinuan adituak diren hogeita hamar pertsona inguruk parte hartu zuten mahai-inguruetan eta erakusketaren inguruan, non serbitizatutako beraien negozio ereduak eta ekodiseinatutako produktuak aurkeztu zituzten, besteak beste.