I 2020ko maiatza I
Frantzia eta Espainiako mugaz haraindiko lurraldean nekazaritzako elikagaien sektorean Ekonomia Zirkularraren garapena sustatzen duen ORHI proiektu europarraren baitan, bi katalogo argitaratu berri dira, teknologia berritzaileak eta negozio-eredu berrien inguruan. Azken hori Azaro Fundazioak zuzendu du.
Katalogo horietan elikagaien sektorean Ekonomia Zirkularrerantz bilakatzeko irtenbideak aurkezten dira, non “materia organikoa” eta “plastikoak” baliabideen aipamena egiten den.
Proiektuko kideak aurkitzen diren 5 frantziar eta espainiar lurraldetan kokatutako enpresek amankomunean dituzten arazoak bereizi eta ezagutu ondoren, teknologia berritzaileak eta negozio-eredu berriak identifikatu dira honako hauen bitartez: hainbat lurralde-mailako eta mugaz haraindiko tailer; enpresen kontratazioa irtenbideak bilatzeko; bisitaldiak Europa eta munduko azoka espezializatuetara; eta Japoniara egindako berariazko bidaia bat.
Irtenbide horiek bi argitalpenetan aurkezten dira, erabat komertzialak diren 37 neurri eta 20 negozio-eredu zirkular berri eskaintzen dituztenak.
Azpiproduktu organikoen balorizazioa, energia-balorizazioa eskala txikirako irtenbideak, hondakin-uren tratamendurako irtenbideak, elikagaien freskotasuna luzatzea ahalbidetzen duen ekipamendua, eta, horrela, elikagai-hondakinak murriztea…Guztiz komertzialak diren askotariko konponbideak elikagaien sektoreko enpresen eskura.
Azarok, bere aldetik, katalogo horiek bere inguruko enpresa eta erakundeei aurkezten ahaleginduko da, ekonomia-garapen jasangarriago baterantz aurrera egiteko helburuarekin.
Katalogo biak eskuragai daude frantsesez eta gaztelaniaz proiektuaren web-orrialdean:
– Teknologia Berritzaileak nekazaritzako elikagaien sektorearentzat.
– Negozio-Eredu zirkular berriak nekazaritzako elikagaien sektorearentzat.
ORHI proiektuari buruz
ORHI Frantzia eta Espainiako mugaz haraindiko lurraldeetako hainbat erakundek osatutako partzuergo batek sustatutako eta Interreg-POCTEFA programak babestutako europar proiektu bat da. 3 urteko iraupena duen proiektua da, 2018ko urtarrilean hasi eta 2020ko abenduan bukatuko dena.
ORHI proiektuaren helburua POCTEFA lurraldearen nekazaritza eta elikadura sektorearen Ekonomia Zirkularreranzko bilakaeran laguntzea da, enpresen arteko Sinergiak bultzatuz, Irtenbide Berritzaileak bilatuz eta lurraldean inplementatzen lagunduz. ORHI nekazaritzako elikagaien arloko balio-katearen “materia organikoetan” eta “plastikoetan” oinarritzen du bere jarduera nagusia.
Orhi proiektuaren % 65 Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF) finantzatu du, Interreg V-A Espainia-Frantzia-Andorra Programaren esparruan (POCTEFA 2014-2020). POCTEFAren helburua Espainia-Frantzia-Andorra mugaren inguruaren integrazio ekonomikoa eta soziala sendotzea da. Laguntza mugaz gaindiko jarduera ekonomiko, sozial eta ingurumenekoak garatzean oinarritzen da, lurraldeen garapen iraunkorrera bideratutako elkarlaneko estrategien bidez.