I 2020ko ekaina I
Covid-19 egoera dela eta, Azaro Fundazioak, bere Behatoki gunetik, garapen ekonomikoarekiko konpromiso bera duten beste eragile batzuen egoeraren analisia burutu du modu eraginkor baten. Hau da, Azaroren helburua bere antzekoak diren beste erakunde batzuetatik, bai estatu-mailakoak, bai nazioartekoak, pandemiaren eraginez sortutako krisiaren aurrean garapen ekonomikoa eta berraktibazioa lortu ahal izateko gauzatzen ari diren ekintzak identifikatzea izan da.
Horretarako, Azarok erakunde ezagunei eta berriak direnei ere, elkarrizketa pertsonalizatuak egin dizkie; horien artean, klusterrak eta elikagai eta automobilgintza sektoreetako enpresa-elkarteak.
Burututako 15 elkarrizketa ingurutik, ondorioztatu da martxan jartzen ari diren suspertze-ekintzak Azarok Lea-Artibai eskualdeko enpresekin lan egiteko diseinatutakoen antzekoak direla.
Beraz, Azaron egin den bezala, erakunde gehienak bere inguruko enpresekin harremanetan egon dira, pandemiaren hasierako aldian egoeraren diagnostikoa egin eta berariazko premiak identifikatzeko helburuarekin. Horretarako, Azaroren kasuan, COVIDari aurre egiteko laguntzak eta protokoloak biltzen dituen newslettter berezi bat egin da eta enpresei laguntza eskaini zaie, bakoitzaren premien arabera. Gainera, elkarrizketatutako beste erakunde batzuk formakuntza ere eskaini dute arlo desberdinetan edo praktika onak partekatu dituzte, enpresen lehiakortasuna hobetzeko xedearekin, adibidez:
– Webinar-ak elikagai sektoreko balio katearen maila guztiak kontuan harturik, linealetako (supermerkatuak/hipermerkatuak) eta industria eraldagarriaren erreferenteak diren hizlariak kontuan harturik.
– Webinar-ak online bidezko merkataritza-estrategiei eta marketin digitaleko tresnei buruz.
Aipatu behar da merkataritza suspertu ahal izateko bertako enpresen zerbitzuak ezagutzera eman edo bultzatzea jorratzeko ardatz bat izan dela. Beste erakunde batzuk enpresen inguruan webinar saioak, elkarrizketak edo azoka birtualak burutu dituztela ikusita, Azarok ere bere newsletter-etan eskualdeko enpresen elkarrizketak egitea erabaki du, COVIDaren aurrean beraien egoera nolakoa den ezagutarazteko eta zein erronka dituzten azaltzeko ekonomia suspertze aldera. Azarok bere newsletter-a jarraitzera gonbidatzen zaituzte azken albisteen, laguntzen eta aurreikusitako ekintzen berri izaten jarraitzeko.