I 2020ko urtarrila I
Azaro Fundazioak, bere eskualdeko balio-kate nagusienetako bati erantzuna eman nahian, arrantzaren sektorea, 2001. urtetik lanean ari da berrikuntza dinamikak finkatzen eta sustatzen, enpresa-ehunaren lehiakortasuna hobetzeko balio-kate guztian zehar, bereziki, industria-enpresetan: handizkako merkaturatzea egiten dutenak (fresko/erdi manipulatua eta izoztua) eta kontserba-enpresak.
Azken urteetan, BFAren eskutik Elkarlanean 2018-2019 programaren baitan, Azaro Fundazioak, Bermeoko Behargintzarekin batera, proiektu baten lan egin du, eskualdeen inguruan eta arrantzaren sektorean balio-kate guztian zehar sinergiak bilatzeko. Lan horren funtsa sektorearen gaitasunen mapa egitea izan da, enpresen arteko lankidetza proiektuak identifikatu ahal izateko. Bertan, arrainaren merkaturatze eta eraldaketaren sektorea nazioartekotzeko beharra antzeman da.
Hori dela eta, BFAko Nazioarteko Partzuergoen Programaren baitan, 2019ko urtarriletik 2020ko ekainera bitartean, Azaro “Nazioartekotzea lankidetzan, arrain eraldaketa enpresen artean” proiektua aurrera eramaten ari da, partaideek “Bizinfish –Arrainaren industria Bizkaian bezala ere ezagutzen dutena.
Proiektuaren helburua arrainaren merkaturatze eta eraldaketaren sektoreko enpresa txiki eta ertainen nazioartekotzea sustatzea da, enpresen arteko lankidetza-ekintzen bitartez. Nazioarteko eremuan erantzuna bilatu negozio aukera berrientzat eta produktu berriak eta merkatu berrietan aukerak sortu, nazioartekotze eremuan lankidetzak identifikatuz.
Proiektua Lea-Artibai eta Busturialdea eskualdeetako sektoreko 20 enpresak sortutako partzuergo batek osatzen du. Lankidetza mahai bi daude antolatuta, Azaro Fundazioak eta Behargintza Bermeo, Mundaka eta Sukarrietaren eskutik dinamizatuta. Ondoren, proiektuaren lan ildo garrantzitsuenak zehazten dira:
1. Parte hartzen dauden enpresen nazioartekotze mailaren eta gaitasunen diagnosi baten eraketa.
2. “Bizinfish” Nazioartekotze Planaren zehaztapena.
3. Lea-Artibai eta Busturialdeko Nodoak sortu enpresen arteko lankidetzarako eta partzuergoa dinamizatzeko.
4. Marokora Misioaren antolakuntza (otsailaren 17tik 20ra).
5. Feria “Alimentaria Barcelona” Misioaren antolakuntza (apirilaren 20tik 21era).
6. Bi jardunaldi teknikoren antolaketa.
Lan mahaietan izandako bileretatik, Maroko eta feria “Alimentaria Barcelona” aukeratu dira 2020ko misio helmuga gisa. Marokoko Misiora partzuergoko 9 enpresa joango dira eta “Alimentaria Barcelona” misiora, momentuz, 4 enpresa daude interesatuta. Guzti hau gauzatzeko beharrezkoa izan da erakunde antolatzaileen eta interesa izan duten enpresen arteko etengabeko lankidetza dinamika bat.
Antolatuta dauden bi misio horietatik gutxienez 2 lankidetza aukera zehaztea aurreikusten da, sektorearen lehiakortasuna hobetu ahal izango dutenak. Gainera, Azarok identifikatzen duen sektorearentzako interesgarria den informazioa hurrengo Nodoetako bileretan jakinaraziko da, eta baita 2020ko maiatzerako aurreikusita dagoen jardunaldian ere.
Sektorearen aldetik jasotako erantzun onaren ondorioz, “Bizinfish” partzuergoari jarraipena emateko, beste proiektu bat eskatzea aurreikusten da, datorren urtean lankidetza misioekin jarraitu eta orain arte zehaztutako nazioartekotze erronkei erantzuna eman ahal izateko.
*Oharra: proiektu honetan Lea-Artibai eta Busturialdeko geografia eremuko arrantzaren eraldaketa eta handikazko merkaturatzearen sektoreko enpresak ari dira parte hartzen, guztira 33 enpresa eta 833 lanpostu osatzen dutenak. BFAk sustatzen duen Bizkaia Orekatua eta Lurralde Gisa Lehiakorra programaren zona-espezializazioak eskualde biak arrantzaren sektorean, eraldaketan eta zerbitzu gehigarrietan espezializatuak daudela zehazten du.