I 2020ko martxoa I
Oraingo honetan, EIKA, S.COOP. enpresako Javier Baztanekin elkartu gara beraien enpresan IT Azaro Metodoa nola gauzatzen ari diren ezagutzeko. IT Azaro Metodoa Azaro Fundazioak diseinatu du, erakundeetan berrikuntza proiektuak sortzen lagunduko dieten dinamika parte- hartzaileak ezarri ahal izateko, eta horrela, beraien lehiakortasuna hobetzeko. Espero dugu bere azalpenak eta esperientzia lagungarriak izatea.
Noiztik zaude Eikan eta zeintzuk dira zure eginkizun nagusiak?
4 urte eta erdi daramatzat EIKAn lanean. Dibertsifikazio eta negozio berrien saileko koordinatzailea naiz.
Ekimen berriak martxan jartzea lan zaila da. Zein puntu nabarmenduko zenituzke horrelako prozesu mota bat hasteko orduan?
Lehendabizi ekimena Zuzendaritzarekin partekatua izatea. Zalantzarik gabe, abentura berri baten, Zuzendaritzaren laguntza sendoa eta oinarrizkoa izan behar du.
Bigarrena, argi eta garbi identifikatu behar da ekimen berri hori zein esparrutan kokatzen den (koadranteen teoriaren arabera, eta abar). Hasieratik diseinatu behar dira ez bakarrik ekimenaren hastapenak, baizik eta nola, nortzuk, zein baliabiderekin eta zein fasetan garatuko diren ondorengo ekintzak, hastapen horretan arrakasta izateko.
Argi eduki behar da ekimen horrek zein puntutan (irismen teknikoaren arabera, egindako unitate kopurua, fakturazioa, eta abar.) aurrera egin behar duen bakarrik eta nola aukeratuko den hori burutuko duen taldea. Azken finean, ondo jakitea ekimen hori zein denbora tartetan kudeatu behar den.
Batzuetan ondo dator kanpoko laguntza, prozesua errazteko. Nola balioetsiko zenuke Azaro Fundazioarekin lan egitearen esperientzia? Zertan lagundu dizu?
Azaro Fundazioarekin lan egitea, nire kasuan, atsegingarria eta aberasgarria da, hor dagoelako beti behar duzunean eta zaintza lehiakorrean duen esperientzia funtsezkoa delako honetarako: aukerak identifikatzeko; mehatxuak identifikatzeko hastapenean zaudenean; edo bidearen arrastoak aurkitzeko garapen fasean zehar edo aurrerago.
Bestalde, bere babesa oinarrizkoa da enpresak ezagutzen ez dituen arloetako merkatu-azterketetan, non gure erakundeak ere, bere ikerketen aztarnarik ez duen utzi nahi. Eta nola ez, I+G+B programa publikoetan ikertzaile laguntza, ZTBEKren erakunde izaki.
Uste duzu mota honetako lankidetza ekimenak onuragarriak direla enpresak berrikuntza prozesuetan sartzeko eta berrikuntza hori aukera berrietan bilakatzeko?
Ez bakarrik onuragarria, baizik eta guztiz beharrezkoa. Askotan enpresetan esaten dugu egunerokotasunak ez digula etorkizunean pentsatzen uzten edo ezta ekintza edo proiektu baten eman beharreko hurrengo pausuetan ere. Baina, hori egia izanda ere, enpresek beste begi eta belarri batzuk behar dituzte, sentsibilitate ezberdinekin, guretzako zaintzan aritzeko eta gomendioak emateko. Sentsibilitate ezberdin horrek guk askotan susmatzen ez ditugun ondorioetara edo aukerak mugatzera heltzea ahalbidetzen du, edo behintzat beste ikuspuntu batetik ikustea. Dudarik gabe, AZARO FUNDAZIOAK misio hori betetzen du EIKA S.COOP. enpresarekin, eta espero dugu etorkizunean ere horrela izatea adore berdin edo handiagoarekin.