Martxoa 2021
ORHI europar proiektua* 2018ko urtarrilean hasi zen, Espainiako eta Frantziako eskualdeetako nekazaritzako elikagaien sektoreko enpresen artean sinergiak sustatzeko asmoz, materia organikoaren eta plastikoen kudeaketa bezalako eremuen balio-katean irtenbide berritzaileak aurkitzeko, eta 2021eko martxoaren 31n bukatuko da, hiru urteko lanaren ondoren.
Aldi horretan, ORHI proiektuaren partzuergoko kide izan diren 9 erakundeek (SAIOLAN, Errioxako Garapen Ekonomikorako Agentzia – ADER –, ESTIA Teknologia Institutua, AZARO FUNDAZIOA, Nafarroako AIN elkartea, CCI Bayona País Vasco, ACLIMA Euskadiko ingurumen-klusterra, APESA eta COOP de France Occitanie) indarrak batu dituzte ezarritako helburuak lortzeko, eta emaitzak aurkeztu dituzte, pasa den martxoaren 18an ospatutako online jardunaldi baten.
Lortutako emaitzen laburpen gisa, honako hauek azpimarra daitezke:
- Enpresen arteko sinergiak bultzatzeko eta errazteko metodologia definitzea.
- Teknologia berritzaileen katalogoa.
- Negozio-ereduen katalogoa.
- Ekonomia zirkularrerako irtenbideak ezarri dituzten 7 proiektu:
- Akuaponia-zirkulartasunaren printzipioen transferentzia, Truite de Banka arrandegian.
- Pikotanizazio-soluzioa martxan jartzea, Les Jardins de Sandrine enpresan.
- Nekazaritzako laboreetarako nanoburbuilen teknologia txertatzea Neikerren eskutik.
- Gazura balioztatzeko teknologia ezartzea, Axuribeltz gaztandegian.
- Alderantzizko logistikako soluzio integrala ezartzea plastikozko kutxa itzulgarriak erabiltzeko erabilera bakarreko packagingaren ordez, Ekoalden.
- Energia berriztagarria baserrian Mcube mikrometanizazio modularraren bidez.
- Brokoliaren azpiproduktuak elikagaietan osagai funtzional gisa balioztatzeko teknologia ezartzea, Ingredalia enpresan.
- Beste material bat ere sortu da ORHI proiektuan, erabiltzaileari nekazaritzako elikagaien sektoreko ekonomia zirkularraren inguruko ezagutza eta esperientziak eskaintzeko.
Horiek guztiak eskuragarri daude proiektuaren webgunean: POCTEFA | Resultados de ORHI.
Azaro Fundazioan oso pozik daude proiektu honen garapenean zehar nekazaritzako elikagaien sektoreari oro har egindako ekarpenarekin, eta, zehazkiago, Lea-Artibai eskualdeko enpresei, proiektu honen garapenari esker ekonomia zirkularraren arloan irtenbideak eman ahal izan dizkietelako.
Esteka honetan proiektuaren laburpen-bideoa ikus daiteke: Video global del proyecto ORHI.
* Orhi proiektuaren (EFA142/16) % 65 Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF) finantzatzen du, Interreg V-A Espainia-Frantzia-Andorra programaren bitartez (POCTEFA 2014-2020).