• Hasiera
  • Taldea
  • Zerbitzuak
    • Enpresa berrien sorrera
    • Enpresei zerbitzuak
    • Behatokia
  • Programak
  • Lea-Artibai
    • Lea-Artibai
    • Enpresa ehuna
    • Eskualde estrategia
  • Bezeroak
  • Kontaktua
  • Berriak
  • Dirulaguntzak
    • Industria & B2B dirulaguntzak
    • Txikizkako merkataritza dirulaguntzak
    • Turismoa dirulaguntzak
    • Ekintzailetza dirulaguntzak
    • Udalen dirulaguntzak
  • es

Osasun zentroetan Ekonomia Zirkularra txertatzen, HEALCIER proiektu europarraren bidez

Azaroa 2021

Joan den azaroaren 8an, Azaro Fundazioak gidatutako HEALCIER* proiektu europarraren partzuergoaren lehen bilera egin zen, Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko instalazioetan. Bertan, proiektuan parte hartzen ari garen bazkideok ekainetik egindako aurrerapenak aurkezteko aukera izan genuen, baita hurrengo urratsetan nola lan egin eztabaidatzeko ere.

HEALCIER Europako proiektu bat da, eta osasun-arretaren balio-katearen lehiakortasuna hobetzea du helburu, ekonomia zirkularraren printzipioak ezarriz. Horretarako, bazkideen partzuergo bat du: BIOCRUCES BIZKAIA OSASUN IKERKETAKO INSTITUTUA GURUTZETAKO UNIBERTSITATE OSPITALEAREKIN batera, NAVARRABIOMED NAFARROAKO OSPITALEGUNEAREKIN batera, NAFARROAKO INDUSTRIAREN ELKARTEA eta ESTIA -ECOLE SUPÉRIERURE DES TECHNOLOGIES INDUSTRIELLES AVANCÉES.

Jardunaldia ongietorri labur batetik hasi zen, Mª Luz Marqués González, Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIa-ko Zuzendari Kudeatzailearen, eta Luis Castaño González, Biocruces Bizkaia Osasun Ikerketako Institutuko Zuzendari Zientifikoaren eskutik. Bertan, osasun-arretaren ereduan ekonomia zirkularraren kontzeptuak txertatzearen garrantzia nabarmendu zuten.

Harrera egin ondoren, bileraren alderdi teknikoarekin jarraitu zen, eta fase desberdinetan egindako aurrerapenen eta proiektuan landu beharreko ekintzen berri eman zen.

Proiektuaren komunikazio-ekintzari dagokionez, proiektuaren 2. ekintza, bai webgunea bai bideoa aurkeztu ziren, azken hori osasun-langileak sentsibilizatzeko sortua, besteak beste. Gainera, sentsibilizazio-saioetarako datak zehaztu ziren, proiektuaren 3. ekintzaren barruan.

Proiektuaren faseei dagokienez, lehen fasearen jarraipenean oinarritu zen bilera horren lehenengo puntua. Fase horretan, osasun-zentroetan Ekonomia Zirkularraren diagnostikoa egiteko metodologia bat garatuko da. Puntu horretan, ESTIAk ondoren ospitaleetan ezartzeko zehazten ari den metodologia aurkeztu zuen. Informazio hori gainerako bazkideekin partekatu ondoren, proiektuaren urrats hauek finkatu ziren; osasun-langileen sentsibilizazioa eta ekonomia zirkularraren diagnostikoak egitea ospitaleetan, partzuergoaren lehen bilerari amaiera emanez.

HEALCIER proiektua joan den ekainaren 1ean jarri zen martxan eta 2022ko ekainaren 1ean amaituko da.

* Proiektua Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF) % 65ean kofinantzatu du, Interreg V-A Espainia-Frantzia-Andorra programaren bidez (POCTEFA 2014-2020). POCTEFAren helburua Espainia-Frantzia-Andorra mugaren integrazio ekonomiko eta soziala indartzea da. Laguntza mugaz gaindiko ekonomia-, gizarte- eta ingurumen-jardueren garapenean oinarritzen da, lurralde-garapen iraunkorraren estrategia bateratuen bidez.

Aurrekoa
Hurrengoa
Gurekin hitzegitea gustatuko litzaizuke?
Xemein Etorbidea, 12-A
Lea-Artibai Berrikuntza Gunea
Markina Xemein (BIZKAIA)
946169172
kaixo@leartibaifundazioa.eus
© Leartibai Fundazioa 2025 | All Rights Reserved