Azaroa 2021
Joan den urriaren 28an, Azaro Fundazioak, Zaintza eta Adimenean oinarritutako Berrikuntza jardunaldiaren laugarren edizioan, tresna berri bat aurkeztu zuen, erakunde batean berrikuntza-dinamika bat abian jartzeko prozesu baten jarraipen gisa garatu duena.
Ezagutzen duzue IT Azaro metodoa? Innovate and Transform (IT) erakundeetan dinamika parte-hartzailea ezartzeko prozesua da, Azaro Fundazioak diseinatua. Hiru zutabe nagusitan oinarritutako metodoa: zaintza, adimena eta azelerazioa, berrikuntza-proiektuak sortzen laguntzen duena.
Erakundeei berrikuntza-sistemak ezartzen laguntzeko lanean, eta aipatutako metodo horren baitan, Azaro Fundazioak InTool izeneko zaintza- eta adimen-tresna propioa garatu zuen, UNE 166:006 araupean. Software horri esker, erakunde baten barne- eta kanpo-informazioa automatizatu eta kudeatu daiteke, ezagutza sortzeko eta berrikuntza-dinamika etengabea ezartzen laguntzeko.
ITdea berrikuntza-dinamika bat abian jartzeko prozesu horren jarraipena da. Hau da, InTool tresnaren parte da, beste euskarri batzuekin ere bateragarria den arren. Bere plataformaren bidez erakunde baten barruan ideiak definitzea errazten du. Tresna berri horren helburua lantalde baten ezagutza trukatzea da, lankidetzan sortzeko, eta, horretarako, argi eta garbi bereizitako hiru fase ditu:
• Sortu: banakako atala, non erabiltzaileak erakundearen berririk garrantzitsuenak gorde ditzakeen, ideiak sortzeko orduan inspirazio-iturri izan daitezen.
• Eman: atal honetan lantaldeak sortzen dituen ideiak partekatzen dira. Gainerako erabiltzaileek beren ezagutza eman ahal izango dute ideia bakoitzean, hura aberasteko.
• Bozkatu: fase honetan, bozketaren bidez, ideiak lehenesten dira. Boto gehien jaso dituzten ideiak, aldez aurretik zehaztutako balorazio-irizpideen arabera, hautatuko dira ondoren garatzeko.
Tresna berri hau urtebetean garatu da informatikariek, UXko adituek (erabiltzaile-esperientzia) eta ideien definizioan adituek osatutako diziplina anitzeko talde batekin. Kaleratu aurretik, hainbat erabiltzaile-taldek ITdea probatu dute.
ZAINTZA ETA ADIMENEAN OINARRITUTAKO BERRIKUNTZA – JARDUNALDIA
Joan den urriaren 28an Azaro Fundazioak “Zaintza eta Adimenean oinarritutako Berrikuntza” jardunaldiaren edizio berri bat antolatu zuen, 4. edizioa hain zuzen ere. Urteroko topaketa, non erakundeetako berrikuntza-prozesuen kasu praktikoak aurkeztu eta ziurgabetasunaren kudeaketan informazio garrantzitsua lantzeak dakartzan onurak jakinarazten diren.
Modu telematikoan egin zen edizio horretan, Laura Cuevasek, SPRIko Teknikaria, eta Alberto Arrizabalagak, TKNIKAko konplexutasunaren Kudeaketa Zuzendaria, parte hartu zuten. “Klusterrak dinamizatzen dituzten erakundeen arteko lankidetza-zaintza” eta “Zaintzatik prospektibara Tknikan” hitzaldiak aurkeztu zituzten hurrenez hurren.
Bi erakundeek informazioa kudeatzeko eta ustiatzeko moduan jarri zuten arreta, proiektuak elkarlanean definitzeko. SPRIren kasuan, EAEko 10 klusterrekin, eta Tknikaren kasuan, lanbide-heziketako 20 zentrorekin. ITdearen garapena dinamika horiei erantzuteko sortu da: lankidetza-proiektuen ideiak definitzea.
Maila teorikoan, Ángel Albaren, Innolandia.es-eko Zuzendari eta CEO eta berrikuntzaren kudeaketan aditua, parte-hartzea izan genuen. Hark, bere hitzaldiaren bitartez, “Zaintza eta gero, zer?”, lortutako informazioa nola ustiatu hobeto azaldu zuen.
Jardunaldia amaitzeko, Azaro Fundazioak ITdea tresna berria aurkeztu zuen.
Jardunaldiaren aurkezpenak eta bideoa eskuragarri daude eskatzen duten guztientzat. Horretarako, helbide elektroniko honen bidez jar zaitezkete gurekin harremanetan: iliebana@azarofundazioa.com