• Hasiera
  • Taldea
  • Zerbitzuak
    • Enpresa berrien sorrera
    • Enpresei zerbitzuak
    • Behatokia
  • Programak
  • Lea-Artibai
    • Lea-Artibai
    • Enpresa ehuna
    • Eskualde estrategia
  • Bezeroak
  • Kontaktua
  • Berriak
  • Dirulaguntzak
    • Industria & B2B dirulaguntzak
    • Txikizkako merkataritza dirulaguntzak
    • Turismoa dirulaguntzak
    • Ekintzailetza dirulaguntzak
    • Udalen dirulaguntzak
  • es
Denak ikusi
HAZINNOVA programa_2022
Dirulaguntza mota:
Berrikuntza eta lehiakortasuna
Eskatzeko epea:
2022/04/05 - 2022/12/01
Araudia:
Minimis

Oinarri horien helburua da euskal enpresaren berrikuntza ez-teknologikoa bultzatzera bideratutako espezietan laguntzak ematea arautzea. Horretarako, mikroproiektuak egingo dira, produktuetan eta negozio-prozesuetan berrikuntza txikiak sortzeko, inpaktu handikoak, eta konpainietan epe laburreko emaitzetan gauzatuko dira.

Entitate onuradunak:

Eskaera egiteko unean gutxienez 5 langile dituzten EAEko enpresak, industria-jarduerak, industriari lotutako zerbitzuak, informazioaren eta komunikazioaren gizartea, logistika eta handizkako merkataritza egiten dituztenak.

Enpresek ezin izango dute Innobideak eta Hazitek programen onuradun izan 2019, 2020 eta 2021 ekitaldietan.

Diruz lagundu daitezken jarduerak:

Programa honen xede den gauzazko laguntza enpresa onuradunaren aholkularitza espezializatu eta indibidualizatua jasotzea izango da, produktuan eta/edo negozio-prozesuetan berrikuntza txikiak eragiten dituzten mikroproiektuak egiteko, inpaktu handikoak eta konpainian epe motzeko emaitzetan gauzatzen direnak. Proiektu horiek honako arlo hauetakoren batean kokatu beharko dira:

  • Ekonomiko-finantzarioa
  • Barne-prozesu administratiboak
  • Ekoizpena
  • Logistika
  • Pertsonak
  • Bezeroa
  • Merkatu berriak
  • Produktua

Enpresa bakoitzak Hazinnova bi proiektu egin ahal izango ditu gehienez deialdi honetan, eta ezin izango du diruz lagundu daitekeen jarduera-tipologia bera bete.

Burutzeko epea:

Egutegiko 90 egun, aldeko ebazpena jasotzen denetik.

Laguntzen zenbatekoa: 

  • Ekonomiko-finantzarioa : 4.100€
  • Barne-prozesu administratiboak: 4.800€
  • Ekoizpena: 4.580€
  • Logistika: 4.500€
  • Pertsonak: 3.995€
  • Bezeroa: 4.560€
  • Merkatu berriak: 4.468€
  • Produktua: 4.800€
Enpresaren tamaina
5 - 250
Sektore ekonomikoa
Industria sektorea
Industriari lotutako zerbitzuak
Handizkako merkataritza
Garraioa
Erakundea
SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentzia
Buletina ikusi
Gurekin hitzegitea gustatuko litzaizuke?
Xemein Etorbidea, 12-A
Lea-Artibai Berrikuntza Gunea
Markina Xemein (BIZKAIA)
946169172
kaixo@leartibaifundazioa.eus
© Leartibai Fundazioa 2025 | All Rights Reserved