Finantzaketa-lerro horren xedea izango da RIS3 Euskadi 2030 espezializazio adimendunaren estrategiaren eremuekin lotzen diren sektoreetan aritzen diren eta pandemiaren ondorioz beren jardueran inpaktua pairatu duten enpresa ertainen eta MidCap enpresen bideragarritasuna ahalbidetzea, kaudimen-arazoei aurre egiten lagunduz.
Entitate onuradunak:
Finantzaketa hau eskatu ahal izango dute enpresa pribatuek, pertsona fisiko edo juridiko izanik ere, baldin eta enpresa txiki edo ertainak edo kapitalizazio ertaineko enpresak badira, eta finantzaketatik edo higiezinetatik kanpoko sektoreetakoak badira, eta Euskadi 2030 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planarekin bat etorriz interes berezikotzat jotzen diren jarduerak garatzea.
Diruz lagundutako jarduerak:
Aktibo ukigarri berriak edo lehen aldiz erabiliko direnak (lursailak izan ezik) erostea, berritzea edo zabaltzea bezalako inbertsioak, edo aktibo ukiezinen inbertsioak. Halaber, epe ertaineko eta luzeko kapital zirkulatzailearen beharrak.
Ez dira finantzatuko birfinantzaketak, lursailen erosketak eta finantza-transakzio hutsak.
Maileguaren baldintzak:
- Zenbatekoa: 12,5 milioi euro gehienez; proiektu hautagarriaren kostuaren % 100 gehienez, eta 25 milioi eurotik 50 milioi eurora bitarteko MIDCAP proiektuen kasuan, premien % 50 gehienez.
- Epea / ezaldia: 2 eta 10 urte artean, kapital-amortizazioan gehienez 24 hilabeteko ezaldia ezarrita.
- Interes-mota: euriborrari edo tasa finkoari dagokion interes-tasa aldakorra.
- Komisioak: finantzaketaren arabera zehazteke.
- Bermeak: bermeak eskatu ahalko dira, inbertsio-proiektuaren bideragarritasuna, eskatzailearen kaudimena eta finantzaketaren ezaugarriak kontuan hartuta.