• Hasiera
  • Taldea
  • Zerbitzuak
    • Enpresa berrien sorrera
    • Enpresei zerbitzuak
    • Behatokia
  • Programak
  • Lea-Artibai
    • Lea-Artibai
    • Enpresa ehuna
    • Eskualde estrategia
  • Bezeroak
  • Kontaktua
  • Berriak
  • Dirulaguntzak
    • Industria & B2B dirulaguntzak
    • Txikizkako merkataritza dirulaguntzak
    • Turismoa dirulaguntzak
    • Ekintzailetza dirulaguntzak
    • Udalen dirulaguntzak
  • es
Denak ikusi
Pilotu laguntza programa_2022
Dirulaguntza mota:
Nazioartekotzea
Eskatzeko epea:
2022/07/06 - 2022/09/30
Araudia:
Minimis

Pilotu programa bat dator Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren helburuekin (zeintzuk jasota dauden XII. legealdiko gobernu-programan eta berau
garatzen duten plangintza estrategikoko tresnetan), eta bere xedea da laguntza-programa bat arautu eta deitzea 2021eko ekitaldirako, dirulaguntza ez itzulgarriak emateko nazioarteko inbertsio
publikoko proiektu pilotuen diseinu eta garapenean parte hartu nahi duten Euskal Autonomi Erkidegoko enpresei, eta garapen jasangarria sustatzeko nazioartekotze-prozesu osoan.

Entitate onuradunak: 

  • Euskal Autonomi Erkidegoan kokatuta dauden edo produkzio-instalazioren bat duten enpresak, oinarri hauek Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratu baino lehen eratutakoak. Deialdira aukeztu daitezke enpresa handiak, mikro-enpresak eta enpresa txiki eta ertainak (ETE).

Gastu hautagarriak: 

Diruz lagundu daitezkeen gastuak izango dira proiektuaren diseinu eta inplementazioarekin lotutakoak eta zerikusia dutenak emaitzak lortu eta aztertzearekin, emaitza horien bidez jakin baitaiteke proiektua erreplikatzeko modukoa den.

  •  Proiektuan lan egiten duten langileen kostu zuzenak.
  • Egiturazko kostuak: diruz lagundu daitezkeen langile-kostu zuzenen % 15a.
  • Proiektuarekin zuzenean lotuta dauden material eta horniduren kostuak.
  • Proiektua garatzeko soilik erabilitako kanpo-aholkularitzaren kostuak.
  • Proiektuaren jarduerarekin lotutako bidaiak.
  • Makineria edo/eta osagaiak garraiatu eta instalatzeko kostuak.
  • Proiektuaren amaierako ziurtapen-kostuak

Diruz lagundu daitezkeen gastuak azpikontratatu egin daitezke, gehienez % 50eko mugaraino.

Laguntzen zenbatekoa: 

Diruz lagundu beharreko proiektuaren guztizko zenbatekoa ezin daiteke izan 250.000 eurotik gorakoa, eta proiektu hori garatzeko eskumenak dituen atzerriko erakunde publikoak proiektu horren kostuaren % 49a jarri beharko du gutxienez.
Enpresa onuradunei emandako laguntzek muga hauek izango dituzte: onartutako aurrekontuaren % 51raino, eta 50.000 euroko dirulaguntza gehienez.

Enpresaren tamaina
1 - >250
Sektore ekonomikoa
Industria sektorea
Industriari lotutako zerbitzuak
Handizkako merkataritza
Elikagaigintza
Eraikuntza
Garraioa
Kultura eta sormen industriak
Erakundea
SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentzia
Buletina ikusi
Gurekin hitzegitea gustatuko litzaizuke?
Xemein Etorbidea, 12-A
Lea-Artibai Berrikuntza Gunea
Markina Xemein (BIZKAIA)
946169172
kaixo@leartibaifundazioa.eus
© Leartibai Fundazioa 2025 | All Rights Reserved