
Euskal Autonomia Erkidegoko merkataritza-establezimenduak eta zenbait zerbitzu modernizatzea sustatzeko, berrikuntzaren bitartez eta kudeaketa-tresnak, azpiegiturak eta ekipamendu komertzialak hobetuz, kalitate- eta lehiakortasun-maila handiagoa lortzeko.
Entitate onuradunak:
Beren konturako langileak edo autonomoak, legez eratutako sozietate zibilak eta ondasun-erkidegoak, eta mikroenpresak eta enpresa txikiak, baldin eta jarduera nagusia, negozio-bolumenari dagokionez, merkataritza-jarduera edo merkataritza-jarduerarekin lotutako zerbitzuak badira, eta jarduera Euskal Autonomia Erkidegoko merkataritza-establezimenduetan eta zerbitzu jakin batzuetan egiten badute, eta honako hauek biltzen badituzte:
- Enpresa-jarduerak egoitza soziala eta fiskala EAEn izan beharko du, eta bertan egon beharko du laguntzaren xede den merkataritza- edo zerbitzu-establezimenduak.
- Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda egotea Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren aginduan onartutako talde edo/eta epigraferen batean sartuta dagoen jarduera batean.
Diruz lagundu daitezkeen inbertsioak:
1.– Merkataritza-establezimenduko azpiegitura eta ekipamendua berritzea: merkataritza- edo zerbitzuestablezimendua eraberritzeko eta modernizatzeko inbertsioak, obrak eginez, eta inbertsioak altzarietan eta merkataritza-jarduera gauzatzeko behar diren ekipamenduetan, gehi kanpoko zein barneko elementuetan, zuzen
funtzionatzeko beharrezkoak badira.
- Merkataritza-establezimenduaren barrualdea edo kanpoaldea moldatzeko, berritzeko edo handitzeko instalazioak eta obrak, eragina baldin badute establezimenduaren egokitzapenean, merkataritza-azaleraren banaketan edo irudia hobetzean.
- Energia aurrezteko edo energia-efizientziako neurriak ezartzeko obrak eta instalazioak.
- Oztopo arkitektonikoak ezabatzeko egindako eraberritzeak, mugikortasun murriztua duten pertsonen irisgarritasuna hobetzen badute.
- Errotuluak erosi eta merkataritza-establezimenduaren kanpoaldean instalatzea, izen komertziala, marka, logotipoa edo antzekoak identifikatzeko, baita toldoak erosi eta instalatzea ere.
- Jarduera nagusia betetzeari lotutako makineria eta altzariak erosi, instalatu eta muntatzea.
- Produktuak erakusteko ekipamendua eta altzariak erostea: erakusleihoak, mahaiak, panelak, apalak, beira-arasak
eta erakusketa-euskarriak (hoztutakoak barne), tarimak, kakotegiak eta parekoak. - Produktuak biltegiratzeko altzariak (hotz-ganberak barne). Hotz-ganberak, betiere energia-efizientzia altuko ziurtagiri energetikoa badute. (A, B, C).
- Alarmak eta segurtasun-sistemak. Diruz lagun daitekeen inbertsioaren gehieneko zenbatekoa ezingo da 6.000 euro baino gehiago izan, BEZik gabe.
- Lokala girotzeko ekipamenduak, betiere energia-efizientzia altuko ziurtagiri energetikoa badute (A, B, C).
- Besteak beste, merkataritza-alorreko enpresa txikiek hiriko merkataritza-gune batean partekatutako espazio eta elementu komunak berrantolatzeko eta modernizatzeko inbertsioak, merkataritza-jarduerarekin zuzenean lotutakoak, hala nola korridoreak, instalazio teknikoak, estalkiak, kanpoko etxe-aurreak, zerbitzuak eta sarbideak, betiere espazio eta elementu horiek merkataritza-establezimenduen titularrek berek jabekide-erkidegoko araubidean kudeatuak
badira. - Lurruneztagailuak, airea purifikatzeko eta aireztapeneko sistemak, gorputzaren tenperatura neurtzeko kamerak, esterilizagailuak, alfonbra deskutsatzaileak, CO neurgailuak eta pareko ezaugarriak dituzten ekipamenduak.
2.– Teknologia berriak eta berrikuntza txertatzea: ekipamendu eta aplikazio informatikoak, enpresa-kudeaketa hobetzeko, zerga-araudira egokitzeko eta produktuak webguneen bidez merkaturatzea sustatzeko.
- Ekipamendu informatikoak, aplikazio informatikoak eta kudeaketa-softwarea, merkataritza-establezimendua kudeatzea hobetzera zuzendutakoak, betiere merkaturatze-prozesuetan integratuta edo enpresa-kudeaketara bideratuta badaude. Kasu horretan, funtzio nagusien deskribapena eta garatutako jarduerarekiko duen lotura aurkeztu behar da. (Ekipamendu informatiko bat eta periferiko mota bakoitzeko unitate bat baizik ez dira diruz lagunduko inbertsioa
gauzatzen den establezimenduko.) - Merkaturatze-sistemak sortu, garatu, ezarri, hobetu edo martxan jartzeko lanak (webgunea garatzea, online saltzea, ecommerce, scommerce, mcommerce eta parekoak) edo merkataritza-establezimendua kudeatzekoak (bezeroak, hornitzaileak eta abar).
- Salmenta-puntuen terminalak eta produktuen irakurgailu optiko eta kodeketa-sistemak.
- Salgaien balantza elektronikoak.
- Kutxa-erregistratzaileak.
- TicketBAI (TBAI) sistemarako fakturazio-softwarea ezartzea.
Gutxieneko inbertsioa:
- 3.000 euro (BEZik gabe), 8. oinarriko 1. puntuan jasotako inbertsioetarako.
- 750 euro (BEZik gabe), 8. oinarriko 2. puntuan jasotako inbertsioetarako.
Laguntzaren zenbatekoa:
Diru-laguntzaren ehunekoa, gehikuntza-puntuak barne, ez da inola ere izango onartutako inbertsio osoaren % 40 baino handiagoa.