Deialdi honen xedea da ETEei laguntzak ematea, lehiarik gabeko konkurrentzia-erregimenean, haien digitalizazioa bultzatzeko Digital Innovation Hubs (aurrerantzean, PADIH) Laguntza Programaren esparruan, zeina Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren 13. osagaian jasota baitago..
Laguntzaren xede diren jarduerak
a) Teknologiak ezartzeko hasierako aholkularitza
b) Saiakuntza eta esperimentazioa, kontzeptu teknologikoen probak barne:
Kontzeptu-probaren xede diren emaitzen bideragarritasun tekniko, komertzial edo sozialaren azterketa.
Prototipoak lortzea, pilotu-eskalan frogatzea, azken erabiltzaileekin probak egitea, edo emaitza, prozesua edo produktua baliozkotzea eta eskala errealean igarotzea ahalbidetzen duten beste jarduera batzuk.
- Teknologia ezartzeko eta ondoren kudeatzeko oinarrizko ezagutzak eskuratzeko prestakuntza.
- Teknologia ezartzeko finantzaketa bilatzeko aholkularitza.
e) Berrikuntza-sare eta -ekosistemetara sartzeko laguntza.
Dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa:
a) Teknologiak ezartzeko hasierako aholkularitza: 10.000 euro gehienez.
b) Saiakuntza eta esperimentazioa, kontzeptu teknologikoen probak barne: 20.000 euro gehienez.
c) Teknologia ezartzeko eta ondoren kudeatzeko oinarrizko ezagutzak eskuratzeko prestakuntza: 5.000 euro gehienez.
d) Teknologia ezartzeko finantzaketa bilatzeko aholkularitza: 5.000 euro gehienez.
e) Berrikuntza-sare eta -ekosistemetara sartzeko laguntza: 5.000 euro gehienez.
Nolanahi ere, edozein deialditan zehaztutako onuradun bakoitzeko dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa 30.000 eurotik beherakoa izango da. Eskatzaileak bere beharretara hobekien egokitzen diren zerbitzuak sartuko ditu, eta eskatutako zerbitzuen baturak ezin izango du onuradun bakoitzeko dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa gainditu.
Oinarri arautzaileak:
2023ko azaroaren 8ko Ebazpenaren laburpena, laguntzen gehieneko zenbatekoa handitzen duena: Anuncio 33581 del BOE núm. 272 de 2023