Programa BAI+D+i_2023

Dirulaguntza mota:
Ingurumena eta efizientzia energetikoa
Eskatzeko epea:
2022/12/24 - 2023/01/24
Agindu honen xedea da «Hiri-berroneratze integralean aplika daitezkeen proiektu berritzaileetarako» laguntzak emateko prozesua arautzea, ZTBP Euskadi 2030 planaren «Hiri jasangarriak» aukera-nitxoko helburuak lortzen lagunduko duten proiektuak egitea sustatzeko.
ENTITATE ONURADUNAK:
Industria-jardueretan, merkataritza-jardueretan edo irabazi-asmoko zein irabazi-asmorik
gabeko zerbitzuak emateko jardueretan aritzen diren zuzenbide pribatuko pertsona juridikoak eta
elkargokide diren profesionalak.
DIRUZ LAGUNDUTAKO JARDUERAK:
- Ikerketa industrialeko jarduerak. Produktu, prozesu edo zerbitzu berriak garatzeko edo lehendik zeudenak asko hobetzeko lagungarri izan daitezkeen ezagutza eta gaitasun berriak eskuratzeko jomuga dute.
- Garapen esperimentaleko jarduerak. Aurretik ere baziren ezagutzak eta teknikak (zientifikoak, teknologikoak, enpresa-arlokoak eta abar) eskuratu, konbinatu, konfiguratu eta erabiltzea, produktu, prozesu edo zerbitzu berri edo hobetuen plan eta egitura edo diseinuak prestatzeari
begira.
DIRUZ LAGUNDUTAKO PROIEKTUAK:
- 1. lerroa: hiri-mugikortasun berria eta berriztagarrien integrazioa hiri-ingurunean.
- 2. lerroa: birnaturalizazioa eta hiri-azpiegitura berdea.
- 3. lerroa: ekonomia zirkularra eta arkitektura jasangarria hiriak eraikitzeko.
DIRUZ LAGUNDUTAKO GASTUAK:
- Zuzeneko langile-kostuak.
- Zeharkako kostuak.
- Proiektuaren zati batzuk azpikontratatzeko gastuak, entitate onuradunek eurek ezin badituzte
zati horiek egin konplexuak edo espezializatuak direlako. - Kontratu-ikerketaren kostuak, ezagutzen eta patenteen kostuak.
LAGUNTZAREN ZENBATEKOA:
Onuradun bakoitzaren laguntzak ezingo du gainditu:
- Diruz lagundu daitezkeen kostuen % 50, ikerketa industrialerako.
- Diruz lagundu daitezkeen kostuen % 25, garapen esperimentalerako.
Laguntzaren zenbatekoak diruz lagundu daitezkeen kostuen % 80raino igo ahalko dira.
Enpresaren tamaina
1 - 250
Sektore ekonomikoa
Industria sektorea
Industriari lotutako zerbitzuak
Eraikuntza
Garraioa
Kultura eta sormen industriak
Gizarte ekonomiako enpresak
Erakundea
Eusko Jaurlaritza