• Hasiera
  • Taldea
  • Zerbitzuak
    • Enpresa berrien sorrera
    • Enpresei zerbitzuak
    • Behatokia
  • Programak
  • Lea-Artibai
    • Lea-Artibai
    • Enpresa ehuna
    • Eskualde estrategia
  • Bezeroak
  • Kontaktua
  • Berriak
  • Dirulaguntzak
    • Industria & B2B dirulaguntzak
    • Txikizkako merkataritza dirulaguntzak
    • Turismoa dirulaguntzak
    • Ekintzailetza dirulaguntzak
    • Udalen dirulaguntzak
  • es
Denak ikusi
Euskal Autonomia Erkidegoko erronka demografikoko udalerrietan dauden eraikinetarako birgaitze energetikoa – PREE 5000 programa_2021
Dirulaguntza mota:
Ingurumena eta efizientzia energetikoa
Eskatzeko epea:
2022/01/13 - 2023/12/31

Programa hau gauzatzeak Europar Batasuneko araudian ezarritako ingurumen- eta energia-helburuak lortzen lagunduko du, lehendik dauden eraikinak eraberritzeko jarduketak eginez, horien erabilera eta titularren izaera juridikoa edozein dela ere, azken energia-kontsumoa eta karbono dioxidoaren emisioak murrizten laguntzeko.

ENTITATE ONURADUNAK:

  • Edozein erabileratarako eraikinen jabe diren pertsona fisiko edo juridiko pribatu edo publikoak.
  • Udalek, probintzietako diputazioek edo toki-erakundeek.

BETEBEHARRAK:

  • Erronka demografikoko udalerritzat joko dira 5.000 biztanle arteko udalerriak eta 20.000 biztanle arteko hirikoak ez diren udalerriak, baldin eta beren biztanle-entitate berezi guztiak 5.000 biztanle artekoak badira.
  • Eraikina 2007. urtea baino lehen egon eta eraiki behar da
  • Laguntzaren xede diren jarduketek eraikinaren guztizko kalifikazio energetikoa hobetu behar dute, karbono dioxidoaren isurien eskalan neurtutako letra batean, gutxienez.

DIRUZ LAGUNDU DAITEZKEN JARDUERAK:

  1. Inguratzaile termikoaren energia-eraginkortasuna hobetzea.
  2. Berotzeko, girotzeko, hozteko, aireztatzeko eta ur bero sanitarioko instalazio termikoetan energia-eraginkortasuna eta energia berriztagarrien erabilera hobetzea.
  3. Argiztapen-instalazioen energia-eraginkortasuna hobetzea.

LAGUNTZEN ZENBATEKOA

  • Diruz lagundu daitekeen 1. jarduerarako gehieneko intentsitatea % 50ekoa izango da.
  • Diruz lagundu daitekeen 2. jarduerarako gehieneko intentsitatea % 40koa izango da.
  • Diruz lagundu daitekeen 3. jarduerarako gehieneko intentsitatea % 20koa izango da.

Diruz lagun daitezkeen jarduketa-mota guztiei aplika dakiekeen gutxieneko kostu hautagarria 10.000 eurokoa da laguntza-eskaera bakoitzeko. Laguntzaren azken hartzaile bakoitzeko gehieneko laguntza 250.000 eurokoa izango da.

Udalerriaren tamaina
< 5000 biztanle
> 5000 biztanle
Erakundea
Energiaren Euskal Erakundea
Eusko Jaurlaritza
Udalerriaren kokapena
Kostaldea
Landa eremua
Buletina ikusi
Gurekin hitzegitea gustatuko litzaizuke?
Xemein Etorbidea, 12-A
Lea-Artibai Berrikuntza Gunea
Markina Xemein (BIZKAIA)
946169172
kaixo@leartibaifundazioa.eus
© Leartibai Fundazioa 2025 | All Rights Reserved