• Hasiera
  • Taldea
  • Zerbitzuak
    • Enpresa berrien sorrera
    • Enpresei zerbitzuak
    • Behatokia
  • Programak
  • Lea-Artibai
    • Lea-Artibai
    • Enpresa ehuna
    • Eskualde estrategia
  • Bezeroak
  • Kontaktua
  • Berriak
  • Dirulaguntzak
    • Industria & B2B dirulaguntzak
    • Txikizkako merkataritza dirulaguntzak
    • Turismoa dirulaguntzak
    • Ekintzailetza dirulaguntzak
    • Udalen dirulaguntzak
  • es
Denak ikusi
Industria-Sektoreko eta Hirugarren Sektoreko ETEetan Energia-Auditoria Integralak Egiteko Laguntzak_2023
Dirulaguntza mota:
Ingurumena eta efizientzia energetikoa
Eskatzeko epea:
2023/04/25 - 2024/10/31
Araudia:
Minimis

Lehentasunezko helburua da industria eta hirugarren sektoreetan energia berriztagarrien erabilera potentziala, aurrezpena eta efizientzia energetikoa lortzea helburu duten ekintzak sustatzea, hori guztia EAEko lurraldean, eta energia aurreztea eta efizientzia energetikoa lortzea helburu duten ekintzak identifikatzea eta sustatzea, baita energia berriztagarriak erabiltzea ere Euskal Autonomia Erkidegoko instalazio eta eraikin publikoetan.

 

 

Erakunde Onuradunak

ETEak industria- eta hirugarren sektoreetan.

Diruz Lagundu Daitezkeen Jarduerak

  • UNE-EN 16247 arauaren pean garatzen diren industria- eta hirugarren sektoreetako ETEetan energia-auditoria integralak egitea, edo horien ondorengo aldaketak edo hobekuntzak.
  • Diruz lagundu daitezkeen gastutzat joko dira jarduketa horiek behar bezala egiteko beharrezkoak diren lanen kostu guztiak, hala nola informazioa biltzea, bisitak, neurketak eta kalkuluak egitea, bilerak eta dinamikak antolatzea eta dokumentuak idaztea.

Gauzatzeko Epea

  • Jarduketa laguntza-eskaera aurkeztu ondoren hasi behar da.
  • Jarduketa gauzatu, fakturatu eta ordaintzeko, gehienez ere sei (6) hilabeteko epea izango da, laguntza emateko ebazpena jakinarazten den egunetik zenbatzen hasita, eta, nolanahi ere, gehienez ere 2024ko urriaren 31 baino lehen.

Dirulaguntzaren Zenbatekoa

  • Dirulaguntza, gehienez, diruz lagun daitekeen kostuaren % 50 izango da.
  • Diruz lagundu daitekeen kostuari gehieneko muga bat ezartzen zaio, energia-kontsumoaren arabera:
    • Energiaren Kontsumoa (tep/urte): 300 – < 500) = diruz lagun daitekeen gehieneko kostua (€): 9.800 €
    • Energiaren Kontsumoa (tep/urte): 150 – < 300) = diruz lagun daitekeen gehieneko kostua (€): 7.700 €
    • Energiaren Kontsumoa (tep/urte): 50 – < 150) = diruz lagun daitekeen gehieneko kostua (€): 6.600 €
    • Energiaren Kontsumoa (tep/urte): 30 – < 50) = diruz lagun daitekeen gehieneko kostua (€): 5.300 €
    • Energiaren Kontsumoa (tep/urte): 20 – < 30) = diruz lagun daitekeen gehieneko kostua (€): 4.400 €
    • Energiaren Kontsumoa (tep/urte): 10 – < 20) = diruz lagun daitekeen gehieneko kostua (€): 3.800 €
    • Energiaren Kontsumoa (tep/urte): 0 – < 10) = diruz lagun daitekeen gehieneko kostua (€): 3.300 €

Bateragarritasuna

Onuradunek jaso beharreko laguntzak bateragarriak izango dira beste dirulaguntza batzuekin.

Eskaera Egiteko Epea

  • Laguntza-programa honetarako laguntza-eskabideak aurkezteko epea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (aurrerantzean, EHAA) argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, eta horretarako bideratutako aurrekontua agortzen denean amaituko da.
  • Nolanahi ere, aurrekontua erabilgarri dagoela ere, laguntza-eskabideak aurkezteko epea 2024ko martxoaren 29an amaituko da.

Beste Dokumentu Interesgarri Batzuk

Eskaera Epearen Luzapena: 2401539e.pdf (euskadi.eus)

Enpresaren tamaina
1 - 250
Sektore ekonomikoa
Industria sektorea
Industriari lotutako zerbitzuak
Erakundea
Eusko Jaurlaritza
Buletina ikusi
Gurekin hitzegitea gustatuko litzaizuke?
Xemein Etorbidea, 12-A
Lea-Artibai Berrikuntza Gunea
Markina Xemein (BIZKAIA)
946169172
kaixo@leartibaifundazioa.eus
© Leartibai Fundazioa 2025 | All Rights Reserved