• Hasiera
  • Taldea
  • Zerbitzuak
    • Enpresa berrien sorrera
    • Enpresei zerbitzuak
    • Behatokia
  • Programak
  • Lea-Artibai
    • Lea-Artibai
    • Enpresa ehuna
    • Eskualde estrategia
  • Bezeroak
  • Kontaktua
  • Berriak
  • Dirulaguntzak
    • Industria & B2B dirulaguntzak
    • Txikizkako merkataritza dirulaguntzak
    • Turismoa dirulaguntzak
    • Ekintzailetza dirulaguntzak
    • Udalen dirulaguntzak
  • es

Tokiko merkataritza sustatzen dihardugu

Maiatza 2023

Merkatua etengabe aldatzen ari da, eta horrekin batera bezeroen beharrak eta eskariak ere aldatzen doaz. Horregatik, saltoki txikiek unean uneko eskakizunetara egokitu behar dute lehiakorrak izaten jarraitzeko.

Leartibai Fundazioan prozesu horiek aurrera eramateko bidea errazten diogu eskualdeko merkataritza-sektoreari. Hainbat programa eta zerbitzu jartzen ditugu bere eskura negozioen lehiakortasuna hobetzen laguntzeko; beraz, eskualdeko hiru merkatari-elkarteetatik merkataritzari ematen zaion zerbitzua eta laguntza osatzen dugu. Programa eta zerbitzu horien bidez, negozioaren kudeaketarekin eta funtzionamenduarekin lotutako alderdietan hobekuntzak egiten laguntzen diegu: eraldaketa digitala, negozio-estrategia, marketina, ondorengotza eta berrikuntza, besteak beste.

Hauek dira une honetan merkataritza-establezimenduen lehiakortasuna hobetzeko eskaintzen ditugun programak eta zerbitzuak:

SALTOKITIK ENPRESARA

Euskalit erakundearen bidez eskaintzen den programa da, saltokiaren kudeaketan eta lehiakortasunean hobekuntzak egiteko akonpainamendu eta aplikazio errealean oinarritzen dena. Bertan, negozioarentzako onuragarriak diren hainbat eduki lantzen dira: planifikazioa, kudeaketa ekonomikoa, erosketak, bezeroak, salmentak eta marketina, besteak beste. Iaz parte hartu zuten negozioetatik hiruk, programaren aprobetxamendua eta erabilgarritasuna kontuan hartuta, izena eman dute aurten 2. zikloa egiteko. Horiez gain, beste 6 negozio apuntatu dira; beraz, 9 negozio ari dira aurten programa hau lantzen.

 AHOLKULARITZA PERTSONALIZATUA

Bilboko Merkataritza Ganberak eta Retail Euskal Eskolak aholkularitza-zerbitzu pertsonalizatua eta indibidualizatua eskaintzen dute funtsezko arlo hauetan: Eraldaketa digitala, Estrategia, Saltokia, Bezeroak, Pertsonak eta Kudeaketa. Une honetan, Fundazioak sektoreari helarazitako informazioarekin, 2 negozio daude zerbitzu hau jasotzen, baina oraindik izena emateko epea zabalik dago.

PERTSIANAK ZABALIK

Lea-Artibai eskualdeko establezimendu txikiei zuzendutako ondorengotza programa da. Bertan negozioaren balorazio ekonomikoa, ixteko eman beharreko urratsak eta beste gai batzuen inguruan laguntza ematen zaie. 12 negozio jarri dira gurekin harremanetan dagoeneko, eta 3 Bilboko Merkataritza Ganberaren Berriz enpresa-programara bideratu ditugu. Beraz, negozioa 3 edo 4 urte barru ixtea pentsatzen ari bazara edo negozio bat martxan hartu nahi baduzu, gurekin harremanetan jar zaitezke, negozioaren ondorengotza planifikatzen laguntzeko.

WHATSAPP BUSINESS

Bilboko Merkataritza Ganberaren eskutik, WhatsApp Business aplikazioari buruzko ikastaroa antolatu dugu maiatzaren 31n (14:00etan). Programa horretan aditua den aholkulari batek eskainiko du prestakuntza-saioa Lea Artibai Berrikuntza Gunean, Markina-Xemeinen. 35 negozio apuntatu dira dagoeneko, baina izena emateko epea zabalik dago oraindik.

EUS-COMMERCE

Negozioaren online presentzia garatzeko irtenbide berriak ezartzen laguntzen duen programa da, digitalizazio-maila edozein dela ere (Google My Bussines, sare sozialak, webgunean online salmenta, Bizum, Canva diseinua, WhatsApp Business, online inkestak, online hitzorduak erreserbatzea, adimen artifiziala…). Interesatuta bazaude, izena emateko epea zabalik dago eta Bilboko Merkataritza Ganberako aditu bat zurekin harremanetan jarriko litzateke. Leartibai Fundazioak sektoreari informazioa eman ondoren, oraingoz 4 negozio apuntatu dira.

KONTZIENTZIAZIO KANPAINA

Kontzientziazio kanpainaren edizio berri bat jarri dugu martxan. Lea-Artibaiko biztanleen artean eskualdeko establezimenduak eta eskaintzen dituzten produktu eta zerbitzuak ezagutaraztea da kanpainaren helburua. Iazko edizioan 30 negoziok eman zuten izena, animatu zaitez aurten ere eta eman izena

Guztiak doako programa eta zerbitzuak dira. Hauen inguruan informazio gehiago nahi baduzu edo izena eman nahi baduzu, Leartibai Fundazioarekin harremanetan jar zaitezke telefonoz edo posta elektronikoz. 94 616 91 72 (deitu edo whatsapp bat idatzi) / bbasterretxea@leartibaifundazioa.eus

Aurrekoa
Hurrengoa
Gurekin hitzegitea gustatuko litzaizuke?
Xemein Etorbidea, 12-A
Lea-Artibai Berrikuntza Gunea
Markina Xemein (BIZKAIA)
946169172
kaixo@leartibaifundazioa.eus
© Leartibai Fundazioa 2025 | All Rights Reserved