Programaren xedea da enpresa industrialetako edo produktu-prozesu industrialari lotutako zerbitzuetako areto teknikoetan edo datu-zentroetan dauden zerbitzu edo azpiegiturak hodeiko ingurune komertzialetara migratzeko proiektuetarako laguntza ematea. Proiektu horiek hodeiko zerbitzuak eskaintzen dituzten hornitzaile teknologikoek inplementatu behar dituzte.
Entitate onuraduna:
Jarduera industrialak edo produktu-prozesu industrialari lotutako zerbitzuak egiten dituzten pertsona juridikoek eskura ditzakete programa honetan aurreikusitako laguntzak, enpresaren neurria edozein izanda ere; baita Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta dauden enpresa-taldeetako enpresa nagusiek ere.
Ekintza onargarriak:
Areto teknikoetan edo datu-zentroetan dauden zerbitzuak edo azpiegiturak hodeiko inguruneetara migratzeko proiektuak:
– Hodeiko estrategiak diseinatzea eta definitzea.
– Biltegiratze-zerbitzuak (segurtasun-kopiak eta biltegiratze eskalagarria).
– Negozioaren jarraipen-zerbitzua (BRS – Business Recovery Systems).
– IaaS – Infrastructure as a Service (ardura bakarreko zerbitzariak, IA/ML algoritmoentzako GPUak edo beste zerbitzu-azpiegitura batzuk).
– PaaS – Platform as a Service.
– Datu-basearen kudeaketa.
– Ekipoen ostatatzea.
Proiektu horiek hasi eta gehienez ere 12 hilabeteko epean gauzatu beharko dira.