Iraila 2023
Leartibai Fundazioak eskualdeko langabeei zuzendutako 3R Enplegurako programa eskainiko du aurtengo ikasturtean ere.
Programaren helburu nagusia da Lea-Artibaiko langabetuei lan-merkatuan berriz sartzen laguntzea. Horretarako, ekimen honek hiru jarduera mota ditu: berrorientazioa, lan-aktibazioa eta birlaneratzea.
Hasteko, parte-hartzaileen diagnostiko indibidualizatua egiten da, beraien lanbide profila osatzeko. Behin profila zehaztuta, banakako ibilbide pertsonalizatua diseinatzen da; ildo horretan, aukera profesionalak, lan-merkatuaren egoera, prestakuntza-beharrak eta zeharkako gaitasunen lanketa aztertzen dira jarraitu beharreko urratsak finkatu ahal izateko. Partaideek tutoretza pertsonalizatua dute prozesu osoan. Aholkularitza tekniko osagarria ere ematen zaie, curriculum vitaea egiteko laguntza-tresnak eta -teknikak emateko.
Horrez gain, beren beharrei buruzko aholkularitza jaso ondoren, bakoitzak izan ditzakeen enplegu-aukerak aztertzen dira, une horretan dauden enplegu-eskaintzak kontuan hartuta.
3R Enplegurako programa aproposa da beren lan-bizitza birbideratu eta enplegagarritasuna areagotzeko beharra duten langabeentzat, berriro lan-merkatuan sartu ahal izateko.
Programa honetan parte hartu nahi dutenek hiru bide dituzte izena emateko:
- Leartibai Fundaziora deitu (94 616 91 72).
- eplaza@leartibaifundazioa.eus (Esti) helbidera mezua idatzi.
- Izena emateko inprimakia bete (eskuragai dago www.leartibaifundazioa.eus webgunean).
* Ekimen hau Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak finantzatu du.