Oinarri hauen xedea da arautzea zer laguntza emango zaien produktu-prozesuari lotutako enpresa-proiektu berritzaile edo teknologia-oinarrikoei, industria-proiektu edo zerbitzu berriei eta ezagutza intentsiboko enpresa-proiektu berriei Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), 2023an, enpresa abian jartzeko fasean.
Entidades Beneficiarias y Requisitos
Laguntzaren onuradun izan ahalko dira EAEn gutxienez jarduera-zentro bat duten pertsona juridikoak, «Business Innovation Center» (BIC) baten tutoretzapean egin den Enpresa Plan bat dutenak edo BIC baten oniritzia jaso dutenak Euskal Autonomia Erkidegoan garatzen den oinarri teknologikoko edo industria-arloko proiektu berritzaile bat dutelako, edota produktu-prozesuari lotutako zerbitzuen edo ezagutzan trinkoa den enpresa-proiektu berritzaile bat dutelako, baldin eta honako betekizun hauek betetzen badituzte:
- Sortu berriak izatea, hau da, 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera eratu, eta –derrigorrezkoa izanez gero– Merkataritza Erregistroan (edo antzeko erregistroan) inskribatutako enpresak izatea.
- Aurreikustea gutxienez 3 enplegu sortuko dituztela 3 urteko epean.
- Enpresa txikia izatea.
- Altan emanda egotea EAEko Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergari dagokion enpresa jardueraren epigrafean.
- Enpresak gutxieneko kapital soziala izatea, edo kapital soziala gehi jaulkipen- edo bereganatze prima, 30.000 eurokoa, osorik ordainduta izatea eta eskabidea aurkeztu aurretik dagokion erregistroan erabat inskribatuta egotea.
- Enpresak ez kotizatzea balore-poltsa batean.
- Enpresak etekinik banatu ez izana, ezta banatzea ere, harik eta laguntzak likidatu arte.
- Enpresak bere gain hartu ez izana beste enpresa baten jarduera.
- Konpromisoa hartzea bere enpresa-plana gauzatzeko.
Laguntzen Zenbatekoa
Deialdi honen xede diren laguntzak dirulaguntza gisa bideratuko dira, eta diruz lagundu daitezkeen gastuen % 70era arte hartuko dira kontuan. Kontzeptu guztiengatik metatutako laguntzaren gehieneko zenbatekoa 100.000 eurokoa izango da.
Langile berriak kontratatzeagatiko langile-gastuei dagokienez, gehienez 35.000 euro lanaldi oso baliokideko enplegu bakoitzeko, eta gehienez 70.000 euro guztira.