Euskara Sustatzeko Dirulaguntzak 2024
Dirulaguntza mota:
Bestelako laguntzak
Eskatzeko epea:
2024/01/15 - 2024/03/15
Hauek izango dira dirulaguntzon xede:
- 2024ko ekitaldian enpresa-munduan euskararen erabilera sustatzeko Bizkaiko Lurralde Historikoan egingo diren planak.
- 2024ko ekitaldian Lantokiko Prestakuntza modulua euskaraz egiteko aukera eskaintzeak dakartzan gastuen finantzaketa. Laguntza hauen helburua da honako hauek euskaraz egiteko aukera eskaintzeko eskatzaileek egindako hainbat gastu finantzatzea:
- Lantokiko Prestakuntza-modulua, 2003ko uztailaren 8ko 156/2003 Dekretuak, Lanbide Heziketako Heziketa Zikloen baitan Lantokiko Prestakuntza Modulua egiteko modua arautzen duenak, xedatutakoaren araberakoa.
- Modalitate dualean egindako prestakuntza, 2015eko ekainaren 2ko 83/2015 Dekretuak, Ikas-ekinezko erregimeneko Lanbide Heziketa Duala Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzen duenak, xedatutakoaren araberako.
- Ostalaritza- eta merkataritza-establezimenduetan bezeroak aurrez aurre euskaraz artatzeko ekintzak eta materialak 2024ko ekitaldian.
Onuradunak
Bizkaiko Lurralde Historikoko merkataritza-sozietateak, kooperatiba-sozietateak (irabazi-asmorik gabeko kooperatiba-sozietateak izan ezik), enpresaburu indibidualak eta profesionalak izan daitezke foru-dekretu honetan araututako dirulaguntzen onuradun, 2005eko maiatzaren 31ko 5/2005 Foru Arauko 12. artikuluan jasotako egoeretako batean ez badaude, eta baldintza hauek betetzen badituzte:
- Egoitza soziala Bizkaiko Lurralde Historikoan izatea.
- Eurei dagokien erregistroan izena emanda egotea.
Zenbatekoa
Deialdi honetako dirulaguntzak emateko 2024. urtean indarrean dagoen aurrekontu muga berrehun eta hirurogeita hamar mila (270.000,00) eurokoa da.
Beste Dokumentu Interesgarri Batzuk
Laburpena: I-1586_eus.pdf (bizkaia.eus)
Enpresaren tamaina
1 - 250
Sektore ekonomikoa
Merkataritza
Erakundea
Bizkaiko Foru Aldundia