• Hasiera
  • Taldea
  • Zerbitzuak
    • Enpresa berrien sorrera
    • Enpresei zerbitzuak
    • Behatokia
  • Programak
  • Lea-Artibai
    • Lea-Artibai
    • Enpresa ehuna
    • Eskualde estrategia
  • Bezeroak
  • Kontaktua
  • Berriak
  • Dirulaguntzak
    • Industria & B2B dirulaguntzak
    • Txikizkako merkataritza dirulaguntzak
    • Turismoa dirulaguntzak
    • Ekintzailetza dirulaguntzak
    • Udalen dirulaguntzak
  • es

Lea-Artibaik Euskadiko mendi-ibiliei buruzko I. jardunaldi teknikoan parte hartu du

Maiatza 2024

Apirilaren 25ean, Basquetourrek antolatuta, “Euskadiko mendi-ibilien turismo-garapenari buruzko I. jardunaldi teknikoa” egin zen.

Basquetourren estrategiaren baitan, mendi-ibilien segmentua naturako produktuaren barruan kokatzen da, ekoturismoarekin eta zikloturismoarekin batera. Euskadi osoa zeharkatzen eta artikulatzen duten ibilbide handiak daude identifikatuta; horietako batzuek osagai historiko handia dute, hala nola Donejakue Bidea edo Ardoaren eta Arrainaren Ibilbidea, eta beste batzuek lurraldeak lotzen dituzte, hala nola itsasertzeko bidexka.

Lea Artibairentzat mendi-ibiliak bere eskaintza turistikoaren produkturik garrantzitsuenetako bat dira. Bidezidor-sare ona izatea, baliabideak ondo ezagutzeko aukerarekin, ondo seinaleztatuta eta mantenduta, zerbitzu-eskaintza onarekin…Horrek guztiak turismo jasangarriaren helburu nagusiak lortzeko balioko dio: eskaria desestazionalizatzea, urte osoan goza daitekeen produktu bat eskainita; mugikortasun iraunkorra sustatzea; eta, batez ere, turisten fluxuak eskualdean eta beste eskualde batzuetan banatzea. Horrela, lankidetza sustatzen da eta baliabideak modu eraginkorragoan kudeatzen dira.

Jardunaldia Zegamako Aizkorri-Aratz parke naturaleko Anduetza parketxean egin zen, eta bi etapatan burutu zen. Aurkezpenen eta ongietorriaren ondoren, azalpen teorikoaren lehen zati bat hasi zen, non Euskadiko mendi-ibilien estrategia jorratu zuten. Horretarako, bi aditu egon ziren, eta helmuga batek segmentuan turismo-eskaintza on bat artikulatzeko behar dituen elementuen inguruan hausnartzeko aukera eman zieten bertaratutakoei.

Jardunaldiaren bigarren zatian talde-dinamika bat egin zuten, AMIA metodologiarekin, bidezidor garrantzitsu bakoitzaren abiapuntuko egoera identifikatzeko. Hortik abiatuta, produktu interesgarri bat eratzeko landu behar diren elementu eta estrategia garrantzitsuenak definitzeko, mendi-ibilien helmuga gisa kokatu ahal izateko. Talde-tailerrek estrategia elkarrekin lantzeko eta garatu beharreko jarduketei lehentasuna emateko balio izan zuten. Produktu honen gakoetako bat helmugako eragileen arteko koordinazioa baita, turistikoak zein bestelakoak.

Aurrekoa
Hurrengoa
Gurekin hitzegitea gustatuko litzaizuke?
Xemein Etorbidea, 12-A
Lea-Artibai Berrikuntza Gunea
Markina Xemein (BIZKAIA)
946169172
kaixo@leartibaifundazioa.eus
© Leartibai Fundazioa 2025 | All Rights Reserved