Diru-laguntza hauen xedea da Bizkaiko Lurralde Historikoko 7.000 biztanletik beherako udalen hirigintza-plangintzaren jarduera orokorra sustatzea, hirigintza-plangintza berrikusteko tresnak — zerbitzu-kontratu administratibo bidez egiten direnak— egitearen ondoriozko kostuak finantzatuta, betiere jarduera horren helburua udalerrien plangintza orokorra Euskadiko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legera egokitzea bada.
Entidades Beneficiarias
Xedapen honetan jasotako dirulaguntzen onuradun izan daitezke 7.000 biztanle baino gutxiago dituzten Bizkaiko Lurralde Historikoko udalak, baldin eta hirigintza-plangintza orokorra Euskadiko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legera egokitu behar badute.
Diruz Lagundu Daitezkeen Jarduerak
Dirulaguntza jaso dezaketen hirigintza-tresnak hauek dira:
- Plangintza orokorra erabat edo partez berrikustea Euskadiko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legera egokitzeko.
- Aurrekoak egiteko beharrezkoak diren lan eta azterlan osagarriak, bereziki ingurumen-ebaluazio estrategikorako lanak, Planen eta programen ingurumen-ebaluazio estrategikoaren prozedura arautzen duen urriaren 16ko 211/2012 Dekretuaren arabera eska daitezkeenak.
Dirulaguntzaren xedean jasotako kostuen barruan (BEZa barne), hirigintza-tresna egiteko zerbitzu-kontratuaz gainera, honako kontratu hauek ere sartu ahal izango dira: hirigintzako, ingurumeneko eta sektoreko legeriaren arabera osagarriak eta beharrezkoak edo eskatzekoak diren dokumentu eta azterlanak egiteko kontratuak (herritarrek parte hartzeko prozesuak, genero-ikuspegia txertatzea, ingurumenaren gaineko ebaluazio estrategikoa, azterlan akustikoak edo zonakatze akustikoa eta zaratamapa egitea).
Laguntzaren Zenbatekoa
Dirulaguntzaren zenbatekoa ezin izango da 40.000 eurotik gorakoa izan.
Justifikatzeko Epea
Justifikazio guztia aurkezteko azken eguna 2024ko abenduaren 30a izango da. Epe hori dirulaguntza eta jarduera egin izana justifikatzeko ere izango da, eta ezingo da luzatu.
Beste Dokumentu Interesgarri Batzuk
Laburpen Fitxa: Ficha_v2 (eudel.eus)