CIRCULARFERM, produktu berrien garapenean hartzidura-prozesuen aplikazioa elikagaien xahuketa ekiditeko balorizazio-tresna gisa

AKRONIMOA: CIRCULARFERM

DATAK: 2022/12/15-2023/12/31

Finantzaketa: Eusko Jaurlaritzako Berriker 2022 programa-Expediente 00011-BGI2022-54

Deskribapena:

Proiektu honen helburu nagusia elikadura industriako azpiproduktuetatik abiatuz eta hartzidura-prozesu (alkoholikoak, azetikoak edota laktikoak) desberdinak aplikatuz giza kontsumorako produktu berritzaileak garatzea da. Horretarako, gaur egun animaliak elikatzeko, konpostatzeko edo hondakin gisa kudeatzeko erabiltzen diren esneki, landare edo arrain jatorriko azpiproduktuak hartuko dira oinarri moduan.

Leartibai Fundazioa eta CIRCULARFERM 

Leartibai Fundazioaren eta Leartikerren arteko lankidetza-proiektua da. Leartibai Fundazioak egin beharreko jarduerak joerak aztertzearekin, produktuak identifikatu eta aztertzearekin eta egindako esperimentazio-lanen aurreikusgarritasun-azterketarekin lotuta daude.