
Lehen sektoreari laguntzeko eta laguntza emateko tresna, berrikuntza teknologikoko ekimen handiei lotua, ekoizpen-kostu zuzenak murrizten eta laneko produktibitatea hobetzen laguntzen dutenak eta ezartzen diren tokiko eta eskualdeko eremuetan ekonomia sortzeko gaitasun handia dutenak.
Horregatik finkatu da HANDITU INNOVA programa, honako helburu hauekin:
- Nekazaritza-ustiategien lehiakortasuna eta efizientzia hobetzea ekoizpen”ratioetan, eta berrikuntza teknologikoa sustatzea Euskadiko ekoizpen-sektorearen trakzio-elementu gisa.
- Ingurumen-eragina murriztea, energia-efizientzia handitzea, ura aurreztu eta araztea eta EAEko nekazaritza-ustiategietako hondakin eta azpiproduktuak aprobetxatzea.
Erakunde onuradunak:
Agindu honetan ezarritako laguntza guztietarako bete beharreko baldintza orokorrak:
a) Inbertsioak Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan egitea.
b) Inbertsioak honako hauek egitea:
– Titular edo titularkide gisa pertsona fisiko bat duten ustiategiak (sektorean lehen aldiz kokatzen diren nekazari gazteak izan ezik). Eskakizun hauek betetzen dituen familia-ustiategia:
• Ustiategiaren titularra edo titularkidea izatea eta nagusiki nekazaria izatea.
• 18 urtetik gorakoa eta 65 urtetik beherakoa izatea, nekazaritza-jardueraren arabera Gizarte Segurantzan dagokion erregimenean alta emanda egotea, zerga-betebeharrak eta Administrazio Publikoari lotutako era guztietako betebeharrak egunean izatea, eta nekazaritza-jardueraren ondoriozko erretiro-pentsiorik, ezintasun iraunkor absolutuagatiko pentsiorik edo ezintasun iraunkor osoagatiko pentsiorik ez kobratzea, salbu eta ezintasun hori laguntza-eskabidearen xede den jarduerari lotuta ez badago.
• EAEko dagokion lurralde historikoko nekazaritza-ustiategien erregistroan behar bezala erregistratuta izatea ustiategia.
• Gaitasun eta trebakuntza profesional egokiak egiaztatzea, dela nekazaritza-adarrean gutxienez bigarren mailako lanbide-heziketako titulu akademiko bat duela egiaztatuz, dela nekazaritza-jardueran 2 urte baino gehiago eman dituela frogatuta.
• Sektorean sartzen den 41 urtetik gorako ustiategi-titularraren kasuan, ustiategian sartzen denetik aurrera izan ahalko da laguntza honen onuradun, baldin eta bi urteko epean aurreko eskakizunak betetzen dituela egiaztatzen badu. Epe horretan egiaztatu ezin baditu, jaso dituen laguntzak itzuli beharko ditu.
– Titular gisa pertsona juridiko bat duten elkarte-ustiategiak:
• 1. taldea.– Lan-sozietateak, sozietate anonimoak, sozietate mugatuak edo bestelako merkataritza-sozietateak, ondasun-erkidegoak, sozietate zibilak, lurraren ustiapen komunitarioko kooperatibak –LUKKak– eta lan elkartuko kooperatibak, 1305/2013 EB Erregelamenduaren 17.2 artikuluan adierazitakoari jarraikiz.
• 2. taldea.– Nekazaritzako makineria erabiltzeko kooperatibak (NMEK)
* Nekazaritza-ustiategien titularrek osatuko dituzte, eta pertsona fisikoak edo juridikoak izan daitezke, baina inor ez da kontratista, kapitalista edo antzeko beste ezein kategoriatako titular izango.
* Sozietate-partearen gutxienez % 75 nagusiki nekazariak izango dira, eta kapital sozialaren edo banaketa-kuotaren gutxienez % 75, halaber, nagusiki nekazari diren kide edo bazkideen jabetzakoa.
* Lehen mailako kooperatiben kasuan, bazkideen zerbitzurako makineria-atal bat badute, euren estatutuetan hala jasota badago, atal hori NMEKekin parekatuko da.
– Ondasun-erkidegoen, sozietate zibilen edo titulartasun partekatuko erakundeen kasuan, baldin eta kideen gutxienez % 50 nagusiki nekazariak badira eta kapital sozialaren edo banaketa-kuotaren gutxienez % 50 nagusiki nekazari diren bazkideena bada.
– Sektorean lehen aldiz kokatzen den nekazari gazte bat titular gisa duten ustiategiak.
Diruz lagun daitezkeen jarduerak:
Gehienez ere diruz lagundu daitekeen inbertsioaren % 40koa izango da laguntzaren zenbatekoa.
Banakako ustiategietako inbertsioetarako (titulartasunaren forma juridikoa edozein dela ere), laguntza jaso dezakeen inbertsioaren zenbatekoaren gaineko oinarrizko dirulaguntza honako hau izango da:
• Nekazaritza- eta abeltzaintza-makinak: % 10.
• Gainerako inbertsio hautagarriak: % 20.