Diruguntza-programa honen bidez, helburu hauek lortu nahi dira:
- Enpresa-proiektu berritzaile berriak martxan jartzen laguntzea. Proiektu horiek dibertsifikazio-jarduera eta teknologia berriei buruzko jarduera berriak ekarri behar dituzte Bizkaiko enpresen sarera. Proiektuok balio erantsi handia eta hazteko ahalmena izan behar du.
- Pertsona ekintzaileei erraztea enpresa berria abiarazteko informazioa eta laguntzak; horretarako, enpresa bat abiarazteko dirulaguntzei buruzko informazioa eta behar diren laguntza eta aholkua emango zaizkie.
- Barne ekintzailetza bultzatzea prozesu egituratuen bidez, prozesuok bide eman behar diete enpresei, euron gaitasunak zabaltzeko; horretarako, negozio-unitate berriak sortuko dituzte, eta sustatuko dute entitatea osatzen duten pertsonen talentu ekintzailea.
- Enpresen hazkundea azeleratzea, jarduera ekonomikoa sortuta.
- Jarduerak egitea, testuinguru sozial, kultural eta ekonomikoan eta ezagutzan jardunez. Arlo akademikoan eta teknologikoan, enpresa berriak sortzearen aldeko sentsibilizazioa zabaltzea.
- Jarduera ekintzailea sustatzeko sistemaren eta berrikuntza- eta zientzia-sistemaren eragileekiko lankidetza sustatzea; izan ere, eragile dira ideia berriak eta enpresa berri bihur daitezkeen proiektuak sortzeko.
- Bizkaian lider diren enpresen eta Bizkaiko ekintzailetza-sistemaren arteko interakzioa erraztea.
Programa hau lau jardun-arloren bitartez gauzatuko da:
- 1. Arloa: Enpresa-Proiektu Berritzaileak Garatzea.
- 2. Arloa: Enpresa Berritzaile Berriak.
- 3. Arloa: Ekintzailetza Ekosistema Sustatzea.
- 4. Arloa: Azelerazioa.
Aurkezteko Epea
Hona eskabideak aurkezteko epea:
- 1., 2. eta 4. arloetarako, 2024ko otsailaren 1eko 08:30etik otsailaren 29ko 13:30era.
- 3. arlorako, 2024ko otsailaren 1eko 08:30etik irailaren 13ko 13:30era.
Gauzatzeko Epea
Diruz lagundutako jarduerak edo proiektuak 2023ko urtarrilaren 1etik 2025eko abenduaren 31ra bitartean hasi eta amaitu beharko dira.
Justifikazio Epea
Laguntzen onuradunek, gehienez ere, tarteko bi justifikazio aurkeztu ahal izango dituzte, laguntza onartu ondorengo edozein unetan.
Onuradunek organo instrukzio-egileari aurkeztu beharko diote, 2026ko urtarrilaren 31 baino lehen, ezarritako baldintzak bete direla eta dirulaguntza emateko egintzan aurreikusitako helburuak lortu direla egiaztatzen duen azken agiria, oinarri hauetan ezarritako moduan.
1. ARLOA: ENPRESA-PROIEKTU BERRITZAILEAK GARATZEA
Dirulaguntzaren Onuradunak
Pertsona fisiko edo juridiko hauek jo ahal izango dira dirulaguntzen onuraduntzat:
- Enpresa berritzaile berrien sustatzaile diren pertsona fisikoak.
- Enpresa berritzaile berriak, EJZn alta eman gabeak badira edo haien EJZko altaren lehenengo data 2022ko urtarrilaren 1a edo 1az gerokoa bada.
- Enpresa berritzaile berrien sustatzaile diren enpresak (berriak ez direnak), eskabideak aurkezteko epea bukatzen denean, gutxienez, 5 lanpostu dituztena.
- Negozio-unitate berrien sustatzaile diren enpresak (berriak ez direnak), eskabideak aurkezteko epea bukatzen denean, gutxienez, 5 lanpostu dituztenak, beti ere barne ekintzailetzarako diseinatutako proiektuen emaitza badira.
Diruz Lagundu daitekeen Egitatea
Honako hauek joko dira diruz laguntzeko egitatetzat: Enpresa berria sortzeko proiektuaren edo, barne-ekintzailetzako proiektuetan, negozio-unitate berriaren garapena eta definizioa.
Dirulaguntza Jaso dezaketen Gastuak
Diruz lagun daitezkeen gastutzat joko dira proiektu edo jardueraren izaerari eta garapen normalari erantzuten dioten eta epearen barruan egin diren beharrezko gastu hauek, betiere indarreko arautegiaren arabera behar bezala justifikatu badira:
- Bideragarritasun eta merkatu-azterlanak, marketin-azterlanak, eta txosten teknikoak.
- Produktuaren edo zerbitzuaren kontzeptua, ezaugarriak eta oinarrizko funtzionalitateak garatzea.
- Proiektua garatzeko kanpoko aholkularitza.
- Jabetza intelektuala edo industriala babestea, erregistroak, ziurtagiriak eta homologazioak.
- Bidaiak egitea eta ferietara joatea proiektua garatzeko.
- Enpresa berritzaile berrien kasuan, Bizkaian negozio-lokala errentan hartzea.
2. ARLOA: ENPRESA BERRITZAILE BERRIAK
Dirulaguntzaren Onuradunak
Erakunde onuradunaren izaera beteko dute lanaldi oso baliokidean gutxienez 2 enplegu duten enpresa berritzaile berriak; gainera, Bizkaiko ekoizpen-zentroari atxikita egon behar dute eta lana Bizkaian egin.
Aurreko atalean adierazitako erakundeek baldintza hauek bete beharko dituzte dirulaguntzaren onuradun izateko:
- EJZko altaren lehenengo data 2022ko urtarrilaren 1a edo 1az gerokoa izatea.
- Sozietatearen helbidea, zerga-helbidea eta ekoizpen-zentro bat Bizkaiko Lurralde Historikoan izatea.
- Merkataritzako sozietate edo kooperatiba gisa eratuta egotea.
- Egunean edukitzea zerga betebeharrak, Gizarte Segurantzarekikoak eta dirulaguntzak itzultzeari dagozkionak.
- Ez egotea Foru Administrazioak ematen dituen dirulaguntzen araubide juridiko orokorra arautzen duen 5/2005 Foru Arauaren 12. artikuluan jasotako debeku-egoeretako batean ere.
Diruz Lagundu daitekeen Egitatea
Honako hau joko da diruz laguntzeko egitatetzat: Enpresa berritzaile berrien sorrera.
Dirulaguntza Jaso dezaketen Gastuak
Diruz lagun daitezkeen gastutzat joko dira proiektu edo jardueraren izaerari eta garapen normalari erantzuten dioten eta epearen barruan egin diren beharrezko gastu hauek, betiere indarreko arautegiaren arabera behar bezala justifikatu badira:
- Enpresa berria sortzeagatiko prima.
- Enpresa berria eratzea eta abiaraztea.
- Bidaiak egitea eta azoketara joatea.
- Jabetza intelektuala edo industriala babestea, erregistroak, ziurtagiriak eta homologazioak.
- Bizkaian negozio-lokala errentan hartzea.
- Teknologo bat edo negozioa garatzeko pertsona baten kontratazioa.
3. ARLOA: EKINTZAILETZA EKOSISTEMA SUSTATZEA
Dirulaguntzaren Onuradunak
Dirulaguntzaren onuradun izango dira: Bizkaiko Foru Aldundiak sustatutako eta BEAZ, S.A.U.k emandako aldeko txostena indarrean duten enpresak; txosten horretan, zehaztu behar de proiektua Bizkaiko Foru Aldundiak sustatu eta BEAZ, S.A.U.ren bidez artikulatutako BSB estrategiaren barruan sartzen dela. Enpresa horiek, gutxienez lanaldi osoko baliokidea den enplegatu bat izan behar dute, Bizkaiko produkzio-zentroari atxikia eta bere lana Bizkaian egiten duena.
Diruz Lagundu daitekeen Egitatea
Honako hauek joko dira diruz laguntzeko egitatetzat:
- Berrikuntzarako lankidetza-plan bat garatzea. Plan horren xedea da enpresa liderrek berrikuntzaren arloan dituzten beharrak eta erronkak asetzea ahalbidetzea, Bizkaiko startupekiko eta Bizkaiko ekintzailetza-ekosistemarekiko lankidetzaren bidez.
- Bizkaian startupak dinamizatzeko prozesu bat garatzea. Prozesu hori enpresa liderrak bultzatuko du, eta haren ildo estrategikoen eta jardueraren lehentasunezko sektore-esparruetan zentratuko da.
Dirulaguntza Jaso dezaketen Gastuak
Diruz lagun daitezkeen gastutzat joko dira proiektu edo jardueraren izaerari eta garapen normalari erantzuten dioten eta epearen barruan egin diren beharrezko gastu hauek, betiere indarreko arautegiaren arabera behar bezala justifikatu badira:
- Berrikuntzarako lankidetza-plana garatzeko kanpo-aholkularitza gastuak.
- Startupak dinamizatzeko prozesu bat diseinatu, garatu eta ezartzeko kanpo-aholkularitza gastuak.
4. ARLOA: AZELERAZIOA
Dirulaguntzaren Onuradunak
Pertsona juridiko hauek jo ahal izango dira dirulaguntzen onuraduntzat:
- Gutxienez ere 30.000,00 euroko kapital soziala ordainduta dutenak,
- Eskabidea aurkezten denean, lanaldi oso baliokidea duten 4 lanpostu dutenak, eta.
- 150.000,00 euroko edo gehiagoko fakturazioa dutenak 2022ko ekitaldian.
Diruz Lagundu daitekeen Egitatea
Diruz laguntzeko egitatetzat joko da enpresak azeleratzeko proiektuen garapenean, baldin eta helburu hau:
- Abian dagoen negozioaren eskalabilitatea merkatu berrietara,
- Fakturazioa eta enplegua handitzea, eta
- Lehiakortasuna areagotzea.
Dirulaguntza Jaso dezaketen Gastuak
Diruz lagun daitezkeen gastutzat joko dira azelerazio-proiektua garatzeko kanpoko aholkularitza baten gastuak, proiektuaren izaerari eta garapen normalari erantzuten badiote, epearen barruan egin badira eta beharrezkoak badira, eta indarreko arautegiaren arabera behar bezala justifikatu badira.
BESTE DOKUMENTU INTERESGARRI BATZUK
- 1. Arloa (Enpresa-Proiektu Berritzaileen Garapena): I-113_eus.pdf (bizkaia.eus)
- 2. Arloa (Enpresa Berritzaile Berriak): I-118_eus.pdf (bizkaia.eus)
- 3. Arloa (Ekintzailetza Ekosistema Sustatzea): I-119_eus.pdf (bizkaia.eus)
- 4. Arloa (Azelerazioa): I-116_eus.pdf (bizkaia.eus)
- 1. Arloa (Enpresa-Proiektu Berritzaileen Garapena) Bigarren Deialdia: I-681_eus.pdf (bizkaia.eus)
- 2. Arloa (Enpresa Berritzaile Berriak) Bigarren Deialdia: I-686_eus.pdf (bizkaia.eus)
- 4. Arloa (Azelerazioa): I-686_eus.pdf (bizkaia.eus)