Laburpena, honako ebazpen honena: Ebazpena, 2023ko uztailaren 6koa, EOI, F.S.P. Fundazioarena, eraldaketa digitala bultzatzeko laguntzak emateko deialdia onartzen duena, «Activa Industria 4.0» ekimenaren bidez, Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan.
Erakunde onuradunak
Onuradun izan daitezke ETE izaera duten enpresak, Espainian nortasun juridiko propioa dutenak eta legez eratuta eta dagokion erregistroan behar bezala inskribatuta daudenak, manufaktura-industriari dagokion jarduera dutenak, 2009ko Jarduera Ekonomikoen Sailkapen Nazionaleko (EJSN 2009) C Ataleko 10-32 Dibisioetan sartuta.
Laguntzen tipologia
- Deialdi honen esparruan ematen diren laguntzak gauzazko laguntzatzat hartuko dira, hau da, aholkularitza espezializatu eta pertsonalizatua jasoko da, industria-enpresa txiki eta ertainen eraldaketa digitala 4.0 industriara bultzatzeko.
- Deialdi honetako laguntzak garrantzi txikiagoko laguntzak edo minimis laguntzak dira.
- Enpresa txiki eta ertainei aholkularitza espezializatu eta pertsonalizatua ematearen helburua da enpresaren abiapuntuko egoera digitalaren diagnostiko eta azterketa sakona eskaintzea eta Eraldaketa Plan bat egitea, digitalizazio-aukera pertsonalizatuak definitu, kuantifikatu eta lehenesteko. Aholkularitza enpresa onuradunekin haien egoitzan egingo diren banakako bileren bidez, erakunde laguntzailearen urruneko lanaren bidez eta gaikako eta erakusketako tailerren bidez emango da, enpresa onuradunari Eraldaketa Digitaleko Planean jasotako ekintzak ezartzeko prozesua zehazten lagunduko dioten teknologiak aurkeztuz.
- Enpresa onuradunak honako zerbitzu hauek jasoko ditu aholkularitza espezializatuaren barruan:
1. ETEaren abiapuntuko egoeraren diagnostikoa, heldutasun digitalari dagokionez.
2. Eraldaketa digitaleko plan bat egitea.
3. Taldeko tailerra eta zerbitzuaren prestazioa ixtea.
Oinarri arautzaileak
ICT/819/2022 Agindua, abuztuaren 12koa, «Activa Industria 4.0», «Activa Crecimiento» eta «Activa Ciberseguridad» programen bidez ETEen hazkundea bultzatzeko laguntzak emateko oinarri arautzaileak ezartzen dituena, Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan (2022ko abuztuaren 25eko Estatuko Aldizkari Ofiziala, 204. zk.).
Aurkezteko epea
Eskabideak aurkezteko epea laburpen hau Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, eta deialdian ezarritako aurrekontu-kreditua agortu arte egongo da zabalik.