• Hasiera
  • Taldea
  • Zerbitzuak
    • Enpresa berrien sorrera
    • Enpresei zerbitzuak
    • Behatokia
  • Programak
  • Lea-Artibai
    • Lea-Artibai
    • Enpresa ehuna
    • Eskualde estrategia
  • Bezeroak
  • Kontaktua
  • Berriak
  • Dirulaguntzak
    • Industria & B2B dirulaguntzak
    • Txikizkako merkataritza dirulaguntzak
    • Turismoa dirulaguntzak
    • Ekintzailetza dirulaguntzak
    • Udalen dirulaguntzak
  • es
Denak ikusi
Adimen Artifizial Aplikatua eta Datuaren Estrategia_2024
Dirulaguntza mota:
Eraldaketa digitala
Eskatzeko epea:
2024/09/06 - 2025/06/30
Araudia:
Minimis

Programaren helburua da Euskal Autonomia Erkidegoko enpresetan adimen artifizialean oinarritutako zerbitzuak eta/edo irtenbide komertzialak aplikatzeko proiektuak babestea, enpresen lehiakortasuna hobetzeko. Era berean, datuaren kudeaketa estrategikoaren esparruan, adimen artifizialean oinarritutako konponbideak bizkortzeko proiektuak bultzatuko dira.

Erakunde Onuradunak

Programa honetan aurreikusitako laguntzak jaso ahal izango dituzte EAEn enpresa-jarduera egiten duten pertsona fisiko eta juridikoek, enpresaren tamaina edozein dela ere, hala eskatzen badute, eta diruz lagun daitezkeen jarduerak gauzatzeko proiektuak aurkezten badituzte.

Diruz Lagun daitezkeen Jarduerak

Programak diruz lagundu daitezkeen hiru proiektu-tipologia biltzen ditu:

  • Datuaren Estrategiaren aholkularitza: kanpoko enpresa adituak eskatzailearen egoeraren diagnostikoa eta datuaren gobernantza hobetzeko eta adimen artifizial aplikatuaren erabilera-kasuak identifikatzeko aholkularitza teknikoa egiten duen aholkularitzari lotutako gastuak diruz lagunduko dira.
  • Datuaren Estrategia: erakundeei beren datuak egoki erabiltzeko aukera ematen dieten proiektuak lagunduko dira diruz, erabakiak hartzea erraztuz, datuak ustiatzeko eta analitika aurreratua egiteko azpiegiturak hobetuko dituzten konponbideak ezarriz. Gainera, honako bi eremu hauetakoren bati erantzun beharko diote:
    • Datuen arkitektura eta azpiegitura.
    • Business Intelligence.
  • Adimen artifizial aplikatua: adimen artifizialean oinarritutako zerbitzu eta/edo soluzio komertzialen aplikazioarekin lotuta egon beharko dute. Gainera, Adimen Artifizialeko algoritmia eremu hauetakoren batean erabili izana egiaztatu beharko dute:
    • Computer Vision
    • Kuantika
    • Machine Learning eta Deep Learning
    • NLP
    • RPA
    • IA Sortzailea

Diruz Lagun daitezkeen Gastuak

Gastu eta/edo inbertsio hautagarritzat hartuko dira aholkularitza- eta/edo garapen-gastuak, hardwarea eta/edo lizentziak eta barne-gastuak, Adimen Artifizialaren eta/edo Datuaren Estrategiaren teknologiarekin hertsiki lotuta badaude eta laguntza-eskaera SPRIn aurkeztu ondoren eta proiektua gauzatzeko ezarritako epean sortu edo fakturatu badira.

Hala ere, 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera hasitako proiektuen laguntza-eskaera aurkeztu aurretik sortutako edo fakturatutako gastuak onartuko dira.

Laguntzen Zenbatekoa

Onuradun bakoitzeko gehieneko dirulaguntza 100.000 eurokoa izango da diruz lagundu daitezkeen jarduera bat edo gehiago egiteko.

Diruz lagundu daitekeen kontzeptu bakoitzeko «onartutako gastuen eta inbertsioen aurrekontuen» gaineko dirulaguntzaren ehunekoa % 50ekoa izango da.

Gainera, «Aholkularitza Datuaren Estrategian» proiektuen tipologiarako, proiektu bakoitzeko gehieneko dirulaguntza 5.000 eurokoa izango da deialdi honetan.

Gauzatze Epea

Proiektuak, hasi eta gehienez ere 12 hilabeteko epean gauzatu beharko dira, eta, nolanahi ere, 2026ko martxoaren 31 baino lehen.

Justifikatzeko Epea

Diruz lagundu daitekeen jarduera amaitu ondoren, eta gehienez 90 egun naturaleko epean, erakunde onuradunek hura justifikatu beharko dute, SPRIren web-orrian likidazio-eskaera aurkeztuz.

Enpresaren tamaina
1 - >250
Sektore ekonomikoa
Industria sektorea
Industriari lotutako zerbitzuak
Handizkako merkataritza
Elikagaigintza
Eraikuntza
Garraioa
Erakundea
Eusko Jaurlaritza
Buletina ikusi
Gurekin hitzegitea gustatuko litzaizuke?
Xemein Etorbidea, 12-A
Lea-Artibai Berrikuntza Gunea
Markina Xemein (BIZKAIA)
946169172
kaixo@leartibaifundazioa.eus
© Leartibai Fundazioa 2025 | All Rights Reserved