Arrantza-eremuen garapen jasangarrirako laguntzak_ITSASGARAPEN_2022

Dirulaguntza mota:
Inbertsioetarako laguntzak
Eskatzeko epea:
2022/06/01 - 2022/06/30
Araudia:
Minimis
Agindu honen bidez, deialdia egin nahi da Itsas Garapen Elkartea Tokiko Ekintza Taldeari (aurrerantzean, ATET) Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak onartutako partaidetzazko toki-garapenaren estrategien (PTGE) babesean gauzatuko diren proiektuen dirulaguntzak dira.
Laguntza lerroak:
- Ekoizpeneko inbertsioak
- Ekoizpenekoak ez diren proiektuak
- Enplegua sortzeko proiektuak
Entitate onuradunak:
- Ekoizpeneko inbertsioetako laguntzen onuradun izan ahalko dira pertsona fisiko edo juridiko pribatuak
- Ekoizpenekoak ez diren proiektuetan, onuradun izan ahalko dira Euskal Autonomia Erkidegoko sektoreko eragile hauek:
- Arrantzaleen kofradiak eta horien federazioak.
- Arrantzaren sektoreko erakunde profesionalak eta horien federazioak.
- Ekoizleen erakundeak eta horien elkarteak.
- Irabazi-asmorik gabeko erakundeak, baldin eta arrantzaleen kofradiak eta/edo arrantza-sektoreko erakundeak badira horien bazkide bakarrak.
- Irabazi-asmoa duten edo ez duten pertsona fisiko edo juridikoak beren helburuen artean hauetako bat badute gutxienez:
- Jarduera nautikoak sustatzea.
- Lurraldeko arrantza-produktuen promozioa egitea.
- Itsasoko eta kostaldeko ingurumena sustatzea
- Itsasoarekin eta arrantzarekin lotutako ondare kulturala sustatzea.
- Pertsonen prestakuntza eta gaikuntza.
- Turismoa sustatzea
- Enplegua sortzeko proiektuei dagokienez, onuradun izan ahalko dira mikroenpresak eta enpresa txiki eta ertainak diren pertsona fisiko zein juridikoak
Diruz lagundutako jaruderak:
- Ekoizpeneko inbertsioak:
- Jarduera ekonomiko bat gauzatzea dakarten jarduerak, ondasunak edo zerbitzuak ekoizteko helburuarekin
- Enplegua sortzea:
- Ekoizpenekoak ez diren inbertsioak:
- Arrainaren kontsumoa sustatzeko helburua duten promozio-kanpainak, haren onura eta ezaugarri nutrizionalen balioa ezagutzera ematen dutenak.
- Pertsonen garapena sustatzeko gaikuntza eta prestakuntza ematen duten enpresen sustapena
- Itsasoko eta arrantzako ondarea eta arrantza-teknikak ezagutzera emateko jarduerak
- Azterlanak: Arrantza-eremuetako ekosistemen ingurumena, rabiltzen ez diren arrantzako aktiboak berrerabilera, Arrantza-baliabideak modu jasangarrian ustiapena, Energia-efizientzia, Ura aurrezteko eta berrerabiltzea, Logistika, garraio eta banaketako lanek eragindako inpaktua murriztea, Proiektu berriak sortzeko bideragarritasun tekniko eta ekonomikoa.
- COVID-19aren pandemian lan-baldintzak, segurtasuna, osasuna eta higienea hobetzeko jarduketak.
Gastu hautagarriak:
- Ekoizpeneko inbertsioen dirulaguntzen kasuan
- Enpresa-planari lotutako ondasun higiezinak eraikitzea, erostea edo birgaitzea, higiezinaren lurzoruaren balioa alde batera utzita.
- Makinaria eta ekipamendu berrien erosketa eta finantza-errentamendua, ondasunaren merkatu-balioraino.
- a) eta b) apartatuetan jasotako gastuetako kostu orokorrak (adibidez, arkitektoen, ingeniarien eta aholkularien ordainsariak), % 10eko mugarekin gehienez ere.
- Ibilgailu industrial bat erostea, betiere diruz lagundutako jarduera ibilgailu horretan egiten bada.
- Ibilgailuak egokitzea dirulaguntzaren helburu den jarduera egiteko
- Itsasontzien Matrikulen Erregistroko hirugarren zerrendako arrantza-ontzi bat egokitzea, arrantza-turismoa egiteko, eta laugarren zerrendako akuikultura-ontzi osagarriak erosi eta aldatzea, bai eta bigarren zerrendako pasaiariak eramateko ontziak eta seigarren zerrendako ontzi berriak edo matrikulazio berria dutenak ere.
- Ondasun ukiezinetan eginiko inbertsio hauek: programa informatikoak erosi edo egitea eta patenteak, lizentziak, egile-eskubideak eta marka erregistratuak eskuratzea.
- Tresnak eta altzariak.
- Laguntza-eskaeraren xede den inbertsioari lotutako azterlanak, gehienez ere % 10eko mugarekin
- Aplikatu beharreko legeriaren arabera berreskuratu ezin den BEZa.
- Enplegua sortzeko proiektuen kasuan, diruz lagundu daitezkeen kostuak kontratazioari lotutakoak izango dira
Laguntzen zenbatekoa:
- Inbertsio produktiboko proiektuetarako laguntzaren gehieneko ehunekoa diruz lagundu daitekeen gastuaren % 50 izango da.
- Kostako artisau-arrantzarekin lotutako eragiketen kasuan, laguntza % 80raino igo daiteke.
- Ekoizle-erakundeek, ekoizle-erakundeen elkarteek edo lanbide arteko taldeek egindako eragiketen kasuan, laguntza % 75era arte igo ahal izango da.
- Arrantza-sektorea dibertsifikatzeko proiektuen kasuan, ekoizpen-produktuen gehieneko ehunekoa proiektuko diruz lagun daitezkeen gastuen % 100eraino igo daiteke.
- Ontzien Matrikulen Erregistroko 6. zerrendako itsasontzien kasuan, laguntzaren zenbatekoa
- Ez da erosketa-kostuaren % 25 baino handiagoa izango, eta ez da 75.000 eurotik gorakoa izango.
- Ekoizpenekoak ez diren inbertsio-proiektuetarako laguntzaren gehieneko ehunekoa:
- Inbertsio ez-produktiboko proiektuetarako gehieneko laguntza % 50ekoa izango da.
- Eragiketaren guztizko gastu subentzionagarria.
- Kostako artisau-arrantzari lotutako eragiketen kasuan, laguntza % 80raino igo daiteke.
- Ekoizleen erakundeek, ekoizleen elkarteek eta
- Ekoizle-erakundeak edo lanbide arteko elkarteak: laguntza % 75era arte igo daiteke.
- Inbertsio ez-produktiboko proiektuetarako laguntzaren gehieneko ehunekoa
- Diruz lagun daitezkeen proiektuko gastuen kostuen % 100.
- Arrantza-sektorearekin lotutako azokak edo ekitaldiak edo itsasoarekin lotutako jarduerak, 6.000 arte
- Enplegua sortzeko proiektuen kasuan:
- Sortutako lanpostu bakoitzeko ordainduko den zenbateko finkoa, sortutako lanpostu bakoitzeko 6.000 € gehienez.
Enpresaren tamaina
1 - >250
Sektore ekonomikoa
Handizkako merkataritza
Elikagaigintza
Erakundea
Eusko Jaurlaritza