Agindu honen xedea da Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko uztailaren 7ko 2021/1139 (EB) Erregelamenduan aurreikusitako Euskal Autonomia Erkidegoko arrantzaren eta akuikulturaren sektorerako laguntza batzuen oinarriak onartzea eta 2024rako deialdia egitea. Erregelamendu horrek 2021eko urtarrilaren 1etik 2027ko abenduaren 31ra bitarteko aldirako Europako Itsas, Arrantza eta Akuikulturaren Funtsa ezartzen du, eta 2017/1004 (EB) Erregelamendua (FEMKontrola, ikuskapena eta betetzea.PA Erregelamendua) aldatzen du.
Dirulaguntzaren Onuradunak
Honako hauek izan daitezke onuradun:
- Pertsona fisikoak eta juridikoak,
- ondasun-erkidegoak,
- arrantza-sektoreko ekoizleen erakundeak,
- arrantzaleen kofradiak eta horien federazioak,
- eta diruz lagun daitezkeen inbertsioak eta gastuak kontratatu, finantzatu edo egiten dituzten erakunde zientifiko edo teknikoak.
Laguntza-Lerroak
Hauek dira 2024ko ekitaldiko laguntza-ildoak:
- Arrantza-baliabideen kudeaketa iraunkorra.
- Hondakinak biltzea, arrantzaleek itsasoan eta hondartzetan parte hartuz.
- Arrantzaren eragina gutxitzea.
- Eraginkortasun energetikoa eta klima-aldaketa arintzea, gaitasuna handitu gabe.
- Energia-eraginkortasuna eta klima-aldaketa arintzea, gaitasuna handituta.
- Motorrak ordeztea edo modernizatzea.
- Itsasontziko lan- eta segurtasun-baldintzak hobetzea, arrantza-gaitasuna handitu gabe.
- Itsasontziko lan- eta segurtasun-baldintzak hobetzea, edukiera handituta.
- Arrantzale gazteentzako hasierako laguntza.
- Balio erantsia, ekonomia zirkularra eta elikagaien segurtasuna.
- Berrikuntza.
- Formakuntza.
- Kontrola, ikuskapena eta betetzea.
- Arrantza-portuak, lehorreratzeko tokiak, lonjak eta ainguralekuak.
- Berrikuntza akuikulturan.
- Inbertsio produktiboak eta enpresak sortzea akuikulturan.
- Akuikulturan neutraltasun klimatikoa lortzeko inbertsioak.
- Akuikulturak ingurumen-egoera onari eta ingurumen-zerbitzuak emateari egiten dion ekarpena.
- Animalien osasun- eta ongizate-neurriak.
- Giza kapitala eta sareko lana sustatzea.
- Akuikultura-ekoizpeneko eremuen potentziala handitzea.
- Ikerketa eta ezagutzaren hobekuntza bultzatzea.
- Akuikultura-ustiategietarako berariazko aholkularitza-zerbitzuak.
- Merkaturatzea hobetzea, arrantzako eta akuikulturako produktuak sustatzeko kanpainen bidez.
- Merkaturatzeko eta eraldatzeko inbertsioak.
- Arrantzako eta akuikulturako produktuen produktuen, ontzien eta aurkezpenen kalitatearen eta balio erantsiaren esparruan merkaturatzea sustatzea.
Diruz Lagun daitezkeen Gastuak
Diruz lagundu daitezkeen inbertsioak eta gastuak ezingo dira materialki amaitu, ezta osorik gauzatu ere, laguntza-eskabidea aurkeztu baino lehen.
Laguntzen Zenbatekoa
Laguntzaren intentsitatearen gehieneko ehunekoa eragiketaren guztizko gastu subentzionagarriaren % 50 izango da.
Diruz lagundu daitekeen gehieneko ehunekoa, jarduera edo lerro bakoitzeko, II. eranskinean zehazten da.
Laguntzaren Ordainketa
Proiektuaren ekitaldi bakoitzeko laguntzen urteko ordainketa bat egingo da, laguntza urtero justifikatu ondoren, ezarritako baldintzetan eta laguntza-modalitate bakoitzean jasotzen den moduaren arabera, eta Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzako teknikari batek ikuskapena egin ondoren.
Gauzatze-Epea
Diruz lagundu daitezkeen inbertsioak eta gastuak Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan egin behar dira, edo egoitza-portua bertan duten arrantza-ontzietan. 2024an hasi behar da, eta 2026ko abenduaren 31 baino lehen amaitu.
Justifikazio-Epea
Proiektua gauzatu izanaren justifikazioa gehienez hilabeteko epean aurkeztuko da, aurreikusitako jarduketak gauzatzeko epemugatik zenbatzen hasita, eta betiere 2027ko urtarrilaren 10a baino lehen.