• Hasiera
  • Taldea
  • Zerbitzuak
    • Enpresa berrien sorrera
    • Enpresei zerbitzuak
    • Behatokia
  • Programak
  • Lea-Artibai
    • Lea-Artibai
    • Enpresa ehuna
    • Eskualde estrategia
  • Bezeroak
  • Kontaktua
  • Berriak
  • Dirulaguntzak
    • Industria & B2B dirulaguntzak
    • Txikizkako merkataritza dirulaguntzak
    • Turismoa dirulaguntzak
    • Ekintzailetza dirulaguntzak
    • Udalen dirulaguntzak
  • es
Denak ikusi
Arrantzako eta Akuikulturako Produktuen Sektoreko Erakunde Profesionalentzako Laguntzak, Arrantzako eta Akuikulturako Europako Funtsarekin (FEMPA) kofinantzatuak (2025)
Dirulaguntza mota:
Berrikuntza eta lehiakortasuna ,  Inbertsioetarako laguntzak
Eskatzeko epea:
2025/02/28 - 2025/03/09

Arrantza-sektoreko nazioko eta nazioz gaindiko erakunde profesionalentzat 2025. urterako finkatzeko laguntzak emateko deialdia egiten da, norgehiagoka-araubidean.

Dirulaguntzaren Onuradunak

Laguntza hauen onuradun izan daitezke arrantzaleak edo arrantza-ontzien jabeak, Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan edo egoitza-portua Euskal Autonomia Erkidegoan duten arrantza-ontzietan inbertsioak eta gastuak egiten dituzten ondasun-erkidegoak barne.

Pertsona fisikoen kasuan, administrazio-egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan izan beharko dute aurreko urtean, eta etenik gabe, laguntza eskatzen den unean, laguntza-lerro bakoitzean ezarritakoa izan ezik.

Pertsona juridikoen kasuan, egoitza soziala Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan egongo da.

Laguntza-Lerroak

  • Arrantza-ekoizleen erakundeentzako eta nazioko eta nazioz gaindiko arrantza-ekoizleen erakundeen elkarteentzako dirulaguntzak, ekoizpen- eta merkaturatze-planak egiteko.
  • Arrantza-ekoizleen erakundeentzako eta arrantza-ekoizleen erakundeen elkarteentzako dirulaguntzak, biltegiratze-mekanismoa erabiltzera bideratuak, erkidego, nazio eta nazioz gaindiko esparruetan.
  • Arrantza-ekoizleen erakundeentzako eta arrantza-ekoizleen erakundeen elkarteentzako dirulaguntzak, naziokoak eta nazioz gaindikoak, horiek sortu eta berregituratzeko.
  • Ekainaren 24ko 277/2016 Errege Dekretuan ezarritako baldintzak betetzen dituzten nazioko lanbidearteko erakundeentzako dirulaguntzak, erakunde horiek sortzeko.

Laguntzen Zenbatekoa

  • Ekoizpen- eta merkaturatze-planak: zenbateko osoaren % 75 FEMPen kontura izango da, eta gainerako % 25a ekarpen nazionalaren kontura..
  • Biltegiratzeko mekanismoa (OPP/AOP): % 100 FEMPek ordainduko du.
  • Erakunde profesionalak sortzea (OPP, AOP eta OIP): Kalkulatutako zenbateko osoaren % 75 FEMPen kontura izango da, eta beste % 25a ekarpen nazionalari dagokio.
  • OPP eta AOP berregituratzea: kalkulatutako zenbateko osoaren % 75 FEMPen kontura izango da, eta beste % 25a, berriz, ekarpen nazionalaren kontura.

Laguntza publikoaren intentsitatea % 100ekoa izango da laguntza-lerro guztietarako, PPYCetarako izan ezik, ez baita gastu hautagarrien % 90 baino handiagoa izango.

Beste Dokumentu Batzuk

2025eko Deialdiaren Laburpena: Anuncio 7509 del BOE núm. 52 de 2025

Enpresaren tamaina
1 - >250
Sektore ekonomikoa
Industria sektorea
Industriari lotutako zerbitzuak
Erakundea
Estatuko dirulaguntzak
Buletina ikusi
Gurekin hitzegitea gustatuko litzaizuke?
Xemein Etorbidea, 12-A
Lea-Artibai Berrikuntza Gunea
Markina Xemein (BIZKAIA)
946169172
kaixo@leartibaifundazioa.eus
© Leartibai Fundazioa 2025 | All Rights Reserved