
Oinarri arautzaile hauetako dirulaguntzen helburua da foru-errepideen sarea hobetzea eta modernizatzea, teknologia aurreratu berriak modu iraunkorrean eta ingurunean integratuan aplikatu eta probatu daitezen.
Entitate Onuradunak
Erakunde onuradunek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:
- Gutxienez ere ekoizpen-zentro bat edo balio erantsi handiko zentro bat izatea Bizkaiko Lurralde Historikoan, eta, zentro horretan, gutxienez hiru langileko plantilla izatea.
- Egunean izatea zerga-betebeharrak, Gizarte Segurantzarekikoak eta dirulaguntzak itzultzearen ondoriozkoak.
- Ez egotea Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 2018ko ekainaren 20ko
4/2018 Foru Arauaren 42. artikuluan ezarrita-
ko egoeretariko batean. - Ez egotea Dirulaguntzei buruzko 5/2005 Foru Arauaren 12. artikuluan azaltzen diren inguruabarretako batean ere.
Diruz Lagun Daitekeen Egitatea
Diruz lagunduko diren proiektuak Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako Sailak ezarritako hiru lerro nagusietako bati egokitu behar zaizkio, eta harekin koherente izan. Hona hiru ildoak:
1. ITS aurreratuak
- Sistema kooperatiboak (C-ITS).
- Wifi eta/edo 5G bidezko komunikazio-probak egitea konektaturiko ibilgailuetan.
- Eskariaren kudeaketa: joan-etorriei buruzko erabakiak hartzea, ibilbidea aukeratzea eta plangintza egitea.
- Joan-etorrien iraupenei eta ibilgailuen sorburuko/helmugako matrizeei, fluxuei eta trafikoaren egoerari buruzko datuak eta informazioa atzematea eta tratatzea.
- Gertaerak, intzidenteak, larrialdiak eta trafikoaren anomaliak denbora errealean detektatzea eta automatikoki erantzutea. Erabiltzaileei eta errepidearekin zerikusia duten agente zein operadoreei jakinaraztea halako egoerak.
- Ibilgailu astunak eta garraio bereziak kudeatzea. Jarraipena, kontrola eta monitorizazioa.
- Ibilgailuei buruzko datuak eta informazioa atzematea eta tratatzea denbora errealean eta historikoan.
- Planifikatzaile multimodalak eta mugikortasun-plataformak integratzea zerbitzu gisa.
- Trafikoaren kudeaketarako eta bide-segurtasunerako plataforma, mugimenduan
dauden ibilgailuen datuen bidez (FCD) denbora errealean eta historikoan jasotako datuetan oinarritua. - Bide-azpiegiturak diseinatzeko, eraikitzeko, erabiltzeko eta mantentzeko hodeiko zerbitzu-soluzioak
2. Azpiegitura adimenduna eta digitala
- Bide-sareko sentsorizazioa, monitorizazioa, automatizazioa eta segurtasuna, batez ere elementu kritikoetan (tunel, ezponda eta bidezubietan), azpiegituren jarduera aurreratua egin ahal izateko.
- Kontrol topografikoa —datuak hartzea eta monitorizazioa— lekuan bertan eta azpiegituran.
- Aktiboen inbentarioa: bide-sarearen ezaugarri geometrikoen, elementu funtzionalen eta ekipamenduaren digitalizazioa eta automatizazioa.
- Aforoei buruzko datuak hartzea. Intrusiboak ez diren teknologiak, datuak denbora errealean ematen dituztenak.
3. Iraunkortasuna eta ekonomia zirkularra
- Hondakin-materialak berrerabiltzea eta bide-zoruen geruzetan birziklatzea.
- Zaratarik ateratzen ez duten zoladurak.
- Ikuspen handiko seinale horizontalak.
- Azalera fotoluminiszenteak.
- Energia-kontsumoen eraginkortasuna eta karbono-aztarnaren murrizketa.
- Bide-azpiegiturak eraikitzean eta haietan jardutean ingurumen-inpaktu txikiagoa
izateko neurriak.
Laguntzen Zenbatekoa
Laguntzen zenbatekoa kalkulatzeko, diruz lagun daitekeen gastu bakoitzari %70eko laguntza-intentsitatea aplikatuko zaio.
Erakunde eskatzaile bakoitzeko eta lagundutako proiektu bakoitzeko jasotako laguntza ez da 100.000 eurotik gorakoa izango.
Burutzeko Epeak
Dekretu honen babesean garatzen diren proiektuak 2023ko urtarrilaren 1etik eta 2024ko ekainaren 30era hasi eta amaitu beharko dira.