• Hasiera
  • Taldea
  • Zerbitzuak
    • Enpresa berrien sorrera
    • Enpresei zerbitzuak
    • Behatokia
  • Programak
  • Lea-Artibai
    • Lea-Artibai
    • Enpresa ehuna
    • Eskualde estrategia
  • Bezeroak
  • Kontaktua
  • Berriak
  • Dirulaguntzak
    • Industria & B2B dirulaguntzak
    • Txikizkako merkataritza dirulaguntzak
    • Turismoa dirulaguntzak
    • Ekintzailetza dirulaguntzak
    • Udalen dirulaguntzak
  • es
Denak ikusi
“Cultiva” Programa 2025
Dirulaguntza mota:
Kontratazioa/ formazioa
Eskatzeko epea:
2025/04/03 - 2025/04/12
Araudia:
Minimis

Errege Dekretu honen xedea da nekazaritzako eta abeltzaintzako profesional gazteek ereduzko ustiategietan prestakuntza-egonaldiak egiteko programa antolatzeko eta prestakuntza-egonaldietara joango diren gazteak hautatzeko dirulaguntzak norgehiagoka bidez ematea arautzea.

Erakunde Onuradunak

Arau honetan araututako laguntzen onuradun izan daitezke

  • nekazaritza-erakunde profesional orokorrak eta estatu-mailakoak,
  • bai eta irabazi asmorik gabeko nekazaritza- eta abeltzaintza-sektoreak ordezkatzen dituzten erakunde, elkarte eta antolakundeak ere

betiere

  • nortasun juridiko propioa dutenak,
  • autonomia-erkidegoez gaindiko jardun-eremua eta ezarpena dutenak, eta
  • estatutuetan jasota egotea eta beren estatutu-helburuen artean berariaz jasotzea prestakuntza eta garapen profesionala eta kualifikazioaren hobekuntza.

Diruz Lagun daitezkeen Jarduerak

Diruz lagundu daitezkeen jarduerak harrera-ustiategietako prestakuntza-egonaldien prestakuntza, koordinazioa, kudeaketa logistikoa eta jarraipena dira. Egonaldi horiek 5 eta 14 egun natural bitartean iraungo dute, lehentasunez elkarren segidan.

Prestakuntza-egonaldietan gai hauetakoren bat jorratu beharko da:

  • Produkzio-prozesuetan teknologiak mekanizatzea, txertatzea eta erabiltzea.
  • Ura: zentzuz erabiltzeko teknikak eta teknologiak.
  • Nekazaritzako laborea eta lurzorua maneiatzea, lantzea eta ongarritzeko teknikak.
  • Landare-osasuna.
  • Animalien osasuna, elikadura eta ongizatea.
  • Arraza autoktonoak berreskuratzea eta maneiatzea.
  • Teknologia digitalen erabilera.
  • Ingurumen- eta klima-irizpideak eta praktika jasangarriak txertatzea.
  • Klima-aldaketa arintzea eta horretara egokitzea.
  • Produkzio ekologikoko eta integratuko praktikak eta metodoak.
  • Azpiproduktuak eta hondakinak kudeatzea.
  • Funtzio-aniztasuna eta naturguneen erabileraren bateragarritasuna.
  • Kalitate bereizia egiaztatzeko sistemak.
  • Nekazaritzako elikagaien dibertsifikazioa, eraldaketa eta merkaturatzea.
  • Ustiategien plangintza eta kudeaketa ekonomikoa eta finantzarioa.
  • Lurra kudeatzeko ereduak, finkak eskualdatzea eta lurretan inbertsioak egitea.
  • Nekazaritzako elikagaien kooperatibismoa eta beste asoziazionismo-formula batzuk.

Prestakuntza-egonaldi bakoitzean 1-5 gaztek parte hartu ahal izango dute.

Laguntzaren Zenbatekoa

Erakunde eskatzaile bakoitzak gehienez 300.000 euro jasoko ditu.

Gauzatze Epea

Las estancias formativas podrán desarrollarse desde el 1 de enero hasta el 31 de diciembre de cada ejercicio, si bien en la convocatoria correspondiente podrá extender el plazo de ejecución al ejercicio posterior.

Beste Dokumentu Batzuk

2025eko Deialdia: Anuncio 12098 del BOE núm. 80 de 2025

Enpresaren tamaina
1 - >250
Sektore ekonomikoa
Elikagaigintza
Erakundea
Estatuko dirulaguntzak
Buletina ikusi
Gurekin hitzegitea gustatuko litzaizuke?
Xemein Etorbidea, 12-A
Lea-Artibai Berrikuntza Gunea
Markina Xemein (BIZKAIA)
946169172
kaixo@leartibaifundazioa.eus
© Leartibai Fundazioa 2025 | All Rights Reserved