Diruz lagunduko dira Euskal Autonomia Erkidegoan lehiakortasuna eta hazkundea hobetzea dakarten inbertsio produktiboak, honako jarduera hauen bidez:
- Enpresaren jarduera negozio-lerro, produktu, zerbitzu eta merkatu berrietara dibertsifikatzera bideratutako inbertsio produktiboak.
- Enpresaren produktibitatearen eta lehiakortasunaren hazkundea eta hobekuntza bultzatzen duten inbertsio produktiboak.
Erakunde onuradunak
Enpresa txiki eta ertainek (ETE) eskuratu ahal izango dituzte agindu honetan jasotako dirulaguntzak, baldin eta industria-produktuarekin eta -prozesuarekin lotutako zerbitzuak ematen badituzte, logistika-zerbitzuak barne, eta garraioa kanpo, baldin eta laguntzaren xede diren inbertsioak EAEn badaude.
ETEek gutxienez 200.000,00 euroko inbertsio onartua egin beharko dute.
Laguntza jaso dezakeen inbertsioa
- 203 Jabetza industriala eta patenteak
- 206 Aplikazio informatikoak
- 210 Lurrak eta ondasun naturalak
- 211 Eraikuntzak
- 212 Instalazio teknikoak
- 213 Makineria
- 214 Tresneria
- 215 Beste instalazio batzuk
- 217 Informazioa prozesatzeko ekipoak
Dirulaguntzen intentsitatea
Enpresa-tipologiaren arabera:
- Enpresa txikiak: +%20
Enpresa ertaina: +%10
Laguntzaren ordainketa
Lehenengo ordainketa, aldez aurretik, emandako dirulaguntzaren zenbatekoaren % 21,15ekoa izango da, eta laguntza onartu ondoren egingo da, edo, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazi eta 15 eguneko epean, berariaz uko egiten ez bazaio.
Gainerako ordainketak enpresa onuradunak laguntzaren justifikazioa bete ondoren egingo dira.
Gauzatzeko epea
Diruz lagunduko dira 2026ko ekitaldian eskabidea egin ondoren hasten diren inbertsioak, 2027ko abenduaren 31ra arte gehienez ere.
Justifikatzeko epea
Diruz lagundutako jarduerak egin izanaren azken justifikazioa 2028ko otsailaren 28a baino lehen egin beharko da.