
Titulu honen xedea da, 2021eko eta 2022ko ekitaldietako autoenpleguari dagokionez, ekimen ekintzaileak sustatzeko dirulaguntzak emateko oinarri arautzaileen dekretuetan oinarritutako enpresen jarraitutasuna eta sendotzea bultzatzera bideratutako laguntzak arautzea.
ENTITATE ONURADUNAK:
Sozietatearen egoitza eta zerga-egoitza Bizkaiko Lurralde Historikoan dutenak. Eta, era berean, lantokia ere lurralde horretan dutenak.
DIRUZ LAGUN DAITEKEEN EKINTZA:
2022ko urriaren 1etik 2023ko uztailaren 28ra bitartean gauzatzen diren ekintza hauek jotzen dira diruz laguntzeko moduko gastutzat:
- Komunikazio eta marketin arloko plan bat egitea enpresaren jarduerarekin lotuta.
- Enpresaren lehiakortasuna hobetzen laguntzeari begirako digitalizazio-jardueren ondoriozko gastuak.
- Enpresa-jarduera hobetzeko prestakuntza-gastuak, prestakuntza arautua izan ezik.
- Laguntza tekniko espezializatuko zerbitzuak kontratzeak eragindako gastuak, zeinek helburu baitute enpresaren bideragarritasuna hobetzea edo enpresari laguntzen baitiote merkatu- posizionamendua hobetzen, negozioa garatzen, produktua, zerbitzua edo prozesua hobetzeari begirako berrikuntzan, nazioartekotzea bideragarri egiten, erantzukizun sozialean edo ingurumen-inpaktuan.
DIRULAGUNTZEN ZENBATEKOA:
Entitate onuradunak lor dezakeen gehieneko dirulaguntza 2.000 eurokoa izango da.
Diruz lagun daitezkeen ekintzak 2022ko urriaren 1etik 2023ko uztailaren 28ra bitartean gauzatu beharko dira.