
Agindu honen xedea honako laguntza-programa hau arautzea da: Zientzia, Teknologia eta Berri-
kuntzarako Euskal Sarea osatzen duten ikerketa, garapen eta berrikuntzako erakundeek egindako
Elkarlaneko Ikerketa sustatzeko laguntzak (Elkartek Programa), Zientzia, Teknologia eta Berrikun-
tzaren Euskadi 2030 Planaren espezializazio-arloetan jasota dagoen bezala.
Erakunde Onuradunak
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sarea osatzen duten eragile zientifiko-tenologikoak izan daitezke agindu honetako laguntzen onuradun, betiere horretarako akreditatuta badaude ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuan, haren xedapen iragankorretan edo hura ordezkatzen duen araudian ezarritakoarekin bat etorriz.
Diruz Lagundu Daitezkeen Proiektuak
1. Elkarlanean egindako funtsezko ikerketa-proiektuak:
Lankidetza-ikerketako proiektutzat hartuko dira Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko eragileek elkarlanean egindako funtsezko ikerketa estrategikoko proiektuak, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskadi 2030 Planean (industria adimenduna, energia garbiagoak eta osasun pertsonalizatua) ezarritako lehentasunen barruan kokatutako arloetan ezagutzak zabaltzera bideratuta daudenak, bai eta plan horretan definitutako zeharkako ekimen eragileetan kokatutakoak ere (zahartze osasuntsua, mugikortasun elektrikoa eta ekonomia zirkularra), erronka sozialen eta RIS3 estrategiaren artean integrazio handiagoa lortu eta espezializazio-eremuen arteko lankidetza handiagoa lortze aldera.
2. Industria-potentzial handiko ikerketa-proiektuak.
Industria-potentzial handiko ikerketa-proiektutzat hartuko dira funtsezko ikerketa orientatuko proiektuak edo industria-ikerketakoak. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sarearen I+Gko enpresa-unitateek, merkatua erakartzeko eta hara iristeko ahalmen handia dutenek, gidatuta egongo dira proiektuok, eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskadi 2030 Planaren espezializazio-esparruekin bat egingo dute.
3. Interes bereziko ekintza osagarriak:
Interes bereziko ekintza osagarritzat hartuko dira eskaintza-eskaria bitartekaritza-organismoek eta hedapen-organismoek esklusiboki garatutako eskaintzaren eta eskari teknologiaren arteko bitartekaritza-proiektuak, hala nola:
- Prospekzio-lanak eta eskari goiztiarrari buruzko azterlanak egitea, bai eta funtsezko ikerketaren edo ikerketa industrialaren arloetako proiektuei loturiko zaintza teknologikoari buruzko azterlanak ere.
- Funtsezko ikerketaren edo industria ikerketaren arloko I+G+b-ko proiektuak prestatzerakoan lankidetza teknologikoa eta aholkularitza aldeztera bideratutako jarduerak.
- Funtsezko ikerketaren edo industria ikerketaren arloko proiektuei loturiko ezagutzaren transferentziarako eta baloraziorako I+G+b kudeatzeko jarduerak.
- Funtsezko ikerketaren edo industria ikerketaren arloko proiektuei loturiko I+G+b nazioartekotzeko jardueretan parte-hartzea sustatzea.
Halaber, elkarlaneko funtsezko ikerketa proiektuek, industria-potentzial handiko ikerketa-proiektuek eta elkarlanean egindako interes bereziko ekintza osagarriek honako kondizio hauek bete beharko dituzte:
- Proiektua garatzeko eratutako taldeak orekatua izan behar du, eta elkarlan eraginkorra egin, halako moduan non erakunde kide guztiek era orekatuan emango dioten balioa proiektuari.
- Erakunde parte-hartzaile bakoitzak ez du proiektuaren kostu osoaren % 70 baino gehiago hartuko bere gain.
- Lankidetza-akordio bat egin beharko da erakunde parte-hartzaile guztien artean, haien legezko ordezkari guztiek izenpetua, alderdi bakoitzaren gauzatze-konpromisoak ezarriko dituena, proiektua gauzatuko dela bermatu duena eta emaitzak ustiatzeko hitzartutako kondizioak jasoko dituena.
Diruz Lagundu Daitezkeen Gastuak
Diruz laguntzeko moduko gastuak Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 31. artikuluan xedatutakoaren mende egongo dira, eta honako hauek izango dira:
- Erakunde eskatzaileko plantillako langileen kostuak (ikertzaileenak, teknikarienak eta ikerketan laguntzen duten gainerako langileenak) eta ikerketa- eta garapen-jarduerak gauzatzeko akordio baten bidez erakundeari atxikitako teknikarien kostuak, betiere proiektuan aritzen diren neurrian. Kostu horien artean, langileen kostu zuzenak eta zeharkakoak sartuko dira, justifikazioko
kontua aurkezteko jarraibideetan jasotako prozedurari jarraikiz. - Ikerketa-proiektuaren zati batzuk azpikontratatzea, erakunde onuradunek eurek ezin baitituzte egin konplexuak edo espezializatuak izateagatik.
- Aholkularitza-zerbitzuak eta antzeko beste zerbitzu batzuk, honako hauek barne hartuta: ikerketa-lanak eta ezagutza teknikoa erostea; kanpoko ikastaro eta mintegietara joateko gastuak, eta bideragarritasun- eta merkatu azterlanenak –haien barruan, proiektuaren kostuei buruzko auditoria sar daiteke.
- Ikerketa-jarduerak zuzenean eragindako beste gastu batzuk (materialak, horniketa, bidaiak.
- Patenteak erregistratzeko eta mantentzeko gastuak eta/edo jabetza intelektuala babestekoak.
- Amortizazio-gastu hauek: azpiegitura sortzekoak eta ekipamendu teknologiko aurreratua erostekoak, bai eta instalazio eta zerbitzuak hobetzekoak ere, Gastu horien helburua izango da proiektuaren xedeak kondizio onenetan erdiestea.
Dirulaguntzen Zenbatekoa
Onartutako proiektu bakoitzari emango zaion dirulaguntza kalkulatzeko, artikulu honetako 3. apartatuan aurreikusitako laguntzarik handiena aplikatuko zaio onartutako proiektu bakoitzean onetsitako diruz laguntzeko moduko gastuen aurreko.
Dirulaguntzak urtekoak edo urte anitzekoak izan daitezke, onartutako proiektuaren iraupenaren arabera, eta, gehienez ere, proiektuak hautatzeko deialdian zehaztutako ekitaldi kopururako emango dira.
Erakunde onuradun bakoitzari eman beharreko laguntzen mugak honako hauek izango dira:
- Elkarlaneko funtsezko ikerketa-proiektuek diruz laguntzeko moduko gastu aurrekontuen % 100 lortuko dute.
- Industria-potentzial handiko ikerketa proiektuek onartutako diruz laguntzeko moduko gastuen aurrekontuaren % 100 lortuko dute, funtsezko ikerketa-proiektuak baldin badira, eta % 50 industria-ikerketako proiektuak badira.
- Interes bereziko ekintza osagarriek onartutako diruz laguntzeko moduko gastuen aurrekontuaren % 100 lortuko dute, funtsezko ikerketa-proiektuei loturiko ekintzak baldin badira, eta % 50 industria ikerketako proiektuei loturiko ekintzak badira.