Oinarri hauen helburua da nazioartekotze-jarduerak egiteko enpresa-lankidetzara bideratutako dirulaguntzak ezartzea eta horietarako deialdia egitea 2024ko ekitaldirako, hurrengo artikuluetan jasotzen diren baldintzetan.
Erakunde Onuradunak
Onuradun izan daitezke enpresa-lankidetzako elkarteak eta taldeak, horien artean esportazio-partzuergoak, salmenta-taldeak eta kanpo-merkatuetan elkarrekin jarduteko konpromisoa duen beste edozein figura juridikoki baliozko.
Diruz Lagun daitezkeen Gastuak
- Eratze-Gastuak: kanpoko aholkularitza alderdi juridikoetan, fiskaletan eta finantzarioetan, akordioak ezartzeko eta partzuergoak edo bestelako enpresa-elkarteak eratzeko.
- Jarduketa-plana edo nazioarteko estrategia garatzeko gastuak.
- Gastu operatiboak: gainera, diruz lagundu ahal izango dira xede-merkatuan jardun ahal izateko beharrezkoak diren gastuak:
- Merkatuen prospekziorako aholkularitza-zerbitzuak.
- Jabetza industrialari eta homologazioei lotutako gastuak:
- Patenteen eta marken erregistroa.
- Homologazioa eta ziurtapena.
- Taldearen funtzionamendu operatiboarekin lotutako gastuak.
- Xede-merkatuko merkataritza-agentea edo ordezkaria hautatzeko gastuak.
- Sustapen-gastuak: sustapenarekin lotutako gastuak ere sartuko dira:
- Nazioarteko azoketan parte hartzea.
- Bisitari gisa atzerrian egiten diren kongresu, foro espezializatu eta nazioarteko azoketan parte hartzea.
- Online formatuko kongresu, foro espezializatu eta nazioarteko azoketan parte hartzea.
- Misio zuzenak
- Alderantzizko misioak
- Sustapen- eta hedapen-elementuak.
- Azterlanak egitea:
- Nazioartekotze-planak berregitea eta kontingentzia-planak idaztea lankidetzan.
- Ikuspegi sektoriala edo taldekatua duten supply chain globaleko alternatibak eta birdiseinu-azterlanak egitea.
- Nazioarteko e-commerce estrategia bat lantzea.
- Egitura-gastuak: langileak hautatzeko kanpo-kontratazioko gastuak eta/edo kudeatzailearen soldata-kostu gordina, esportazio-partzuergoen kasuan.
Laguntzen Zenbatekoa
Laguntzak ehuneko hauetara irits daitezke, iraunkortasun-konpromisoaren arabera:
- Onartutako aurrekontuaren zenbatekoaren % 80, erakunde onuraduneko buruak Global Compact edo Munduko Itunean bazkide dela egiaztatzen badu.
- % 60, erakunde onuradunaren burua ez bada Global Compact edo Munduko Ituneko bazkide.
Gainera, eskaera bakoitzeko gehieneko dirulaguntza hauek ezarri dira:
- Gehienez 60.000 euro onuradun bakoitzeko partzuergoen kasuan, eta gehienez 20.000 euro partzuergoan parte hartzen duen enpresa bakoitzeko.
- Gehienez 50.000 euro elkarte bakoitzeko.
- Onuradun bakoitzeko 45.000 euro gehienez, eta 15.000 euro gehienez enpresa bakoitzeko, enpresa-lankidetzako taldeen kasuan.
Laguntza Ordaintzea
Dirulaguntza bi zatitan ordainduko da, honela:
- Dirulaguntzaren % 50, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazi ondoren.
- Gainerako % 50aren likidazioa, lagundutako ekintzak egitean egindako gastuak justifikatu ondoren.
Justifikatzeko Epea
Laguntza emateko ebazpena jasotzen den unetik 2025eko otsailaren 28ra arte justifikatu ahal izango da laguntza.