• Hasiera
  • Taldea
  • Zerbitzuak
    • Enpresa berrien sorrera
    • Enpresei zerbitzuak
    • Behatokia
  • Programak
  • Lea-Artibai
    • Lea-Artibai
    • Enpresa ehuna
    • Eskualde estrategia
  • Bezeroak
  • Kontaktua
  • Berriak
  • Dirulaguntzak
    • Industria & B2B dirulaguntzak
    • Txikizkako merkataritza dirulaguntzak
    • Turismoa dirulaguntzak
    • Ekintzailetza dirulaguntzak
    • Udalen dirulaguntzak
  • es
Denak ikusi
COVID-19ak kaltetutako enpresa ertain eta MidCap-entzako finantza-laguntza programa_2022
Dirulaguntza mota:
Inbertsioetarako laguntzak ,  COVID-19 laguntzak ,  Bestelako laguntzak
Eskatzeko epea:
2022/06/02 - 2022/06/30

Finantzaketa-lerro horren xedea izango da RIS3 Euskadi 2030 espezializazio adimendunaren estrategiaren eremuekin lotzen diren sektoreetan aritzen diren eta pandemiaren ondorioz beren jardueran inpaktua pairatu duten enpresa ertainen eta MidCap enpresen bideragarritasuna ahalbidetzea, kaudimen-arazoei aurre egiten lagunduz.

Entitate onuradunak:

Finantzaketa hau eskatu ahal izango dute enpresa pribatuek, pertsona fisiko edo juridiko izanik ere, baldin eta enpresa txiki edo ertainak edo kapitalizazio ertaineko enpresak badira, eta finantzaketatik edo higiezinetatik kanpoko sektoreetakoak badira, eta Euskadi 2030 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planarekin bat etorriz interes berezikotzat jotzen diren jarduerak garatzea.

Diruz lagundutako jarduerak:

Aktibo ukigarri berriak edo lehen aldiz erabiliko direnak (lursailak izan ezik) erostea, berritzea edo zabaltzea bezalako inbertsioak, edo aktibo ukiezinen inbertsioak. Halaber, epe ertaineko eta luzeko kapital zirkulatzailearen beharrak.

Ez dira finantzatuko birfinantzaketak, lursailen erosketak eta finantza-transakzio hutsak.

Maileguaren baldintzak:

  • Zenbatekoa: 12,5 milioi euro gehienez; proiektu hautagarriaren kostuaren % 100 gehienez, eta 25 milioi eurotik 50 milioi eurora bitarteko MIDCAP proiektuen kasuan, premien % 50 gehienez.
  • Epea / ezaldia: 2 eta 10 urte artean, kapital-amortizazioan gehienez 24 hilabeteko ezaldia ezarrita.
  • Interes-mota: euriborrari edo tasa finkoari dagokion interes-tasa aldakorra.
  • Komisioak: finantzaketaren arabera zehazteke.
  • Bermeak: bermeak eskatu ahalko dira, inbertsio-proiektuaren bideragarritasuna, eskatzailearen kaudimena eta finantzaketaren ezaugarriak kontuan hartuta.
Enpresaren tamaina
1 - >250
Sektore ekonomikoa
Industria sektorea
Industriari lotutako zerbitzuak
Erakundea
Eusko Jaurlaritza
Buletina ikusi
Gurekin hitzegitea gustatuko litzaizuke?
Xemein Etorbidea, 12-A
Lea-Artibai Berrikuntza Gunea
Markina Xemein (BIZKAIA)
946169172
kaixo@leartibaifundazioa.eus
© Leartibai Fundazioa 2025 | All Rights Reserved