• Hasiera
  • Taldea
  • Zerbitzuak
    • Enpresa berrien sorrera
    • Enpresei zerbitzuak
    • Behatokia
  • Programak
  • Lea-Artibai
    • Lea-Artibai
    • Enpresa ehuna
    • Eskualde estrategia
  • Bezeroak
  • Kontaktua
  • Berriak
  • Dirulaguntzak
    • Industria & B2B dirulaguntzak
    • Txikizkako merkataritza dirulaguntzak
    • Turismoa dirulaguntzak
    • Ekintzailetza dirulaguntzak
    • Udalen dirulaguntzak
  • es
Denak ikusi
Enpresa Zibersegurtasuneko Programa 2024
Dirulaguntza mota:
Eraldaketa digitala
Eskatzeko epea:
2024/05/03 - 2024/11/08
Araudia:
Minimis

Programaren helburua da enpresen zibersegurtasun maila nabarmen handitzen laguntzen duten proiektuak bultzatzea.

Erakunde Onuradunak

Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako enpresek jaso ahal izango dituzte programa honetako laguntzak, baldin eta:

  • Euskal Autonomia Erkidegoan jarduera-zentro bat izatea.
  • Euskadiko Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda badaude.

Diruz Lagun Daitezkeen Jarduerak

Diruz lagundu daitezkeen jardueratzat hartuko dira enpresetako enpresa-zibersegurtasunarekin lotutako proiektuak, honako arlo hauetan:

  • Zibererasoen aurrean babesteko sistemen konbergentzia eta integrazioa IT/OT inguruneetarako (Information Technology/Operational Technology).
  • Produkzio-instalazioetako ekipoetarako OTko urruneko sarbideak sekurizatzea.
  • Gailu elektronikoen zibersegurtasuna ebaluatzea.
  • Enpresako langileak zibersegurtasunaren arloan kontzientziatzeko eta/edo gaitzeko ekimenak.
  • Zibersegurtasunaren arloko industriaren egungo egoeraren diagnostikoa eta zibersegurtasuna hobetzeko ekintza-plana egitea.
  • Zibersegurtasun-politikak hartzeko DPZak erreplikatzea.
  • Zibersegurtasuneko estandarrak lortzeari eta betetzeari buruzko jardunbide egokiak eta ziurtapen-prozesuak hartzea.
  • Informazio estrategikoa edo sentikorra babesteko neurriak.
  • Perimetroko segurtasun-gailuak eta beste gailu batzuk monitorizatzea.
  • Enpresen zibersegurtasun-maila nabarmen handitzen duten eta dauden eraso moten aurrean arriskua eta kalteberatasuna murrizten dituzten beste proiektu batzuk.

Gastu Hautagarriak

Gastu eta/edo inbertsio hautagarritzat hartuko dira aholkularitzako, ingeniaritzako, hardwareko eta softwareko gastuak, baldin eta:

  • Laguntza-eskaera SPRIn aurkeztu ondoren sortu edo fakturatu badira, eta ezin izango da 12 hilabeteko gehieneko epea gainditu.
  • 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera hasitako proiektuen laguntza-eskaera aurkeztu aurretik sortutako edo fakturatutako gastuak onartuko dira.
  • Kanpoko enpresa adituek egindakoak badira.

Laguntzen Mugak

Diruz lagundu daitezkeen kontzeptu bakoitzeko onartutako gehieneko aurrekontuen gaineko dirulaguntzaren ehunekoa % 50 izango da.

Enpresa onuradun bakoitzeko gehieneko dirulaguntza 23.000 eurokoa izango da, proiektuari lotutako aholkularitza-ingeniaritza, hardware eta software gastuak laguntzeko.

Justifikatzeko Epea

Diruz laguntzeko moduko jarduera amaitu ondoren, 90 egun naturaleko epean.

Laguntzaren Ordainketa

Dirulaguntzak SPRIk formalizatu eta emango ditu, laguntzaren erakunde onuradunari ordainketa bakarra eginez, erakunde onuradunak likidazio-eskaera eta eskatutako justifikazio-dokumentazioa aurkeztu ondoren.

Beste Dokumentu Interesgarri Batzuk

Oinarri Arautzaileak Aldatzea: 2405058e.pdf

Enpresaren tamaina
1 - >250
Sektore ekonomikoa
Industria sektorea
Industriari lotutako zerbitzuak
Handizkako merkataritza
Eraikuntza
Erakundea
SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentzia
Eusko Jaurlaritza
Buletina ikusi
Gurekin hitzegitea gustatuko litzaizuke?
Xemein Etorbidea, 12-A
Lea-Artibai Berrikuntza Gunea
Markina Xemein (BIZKAIA)
946169172
kaixo@leartibaifundazioa.eus
© Leartibai Fundazioa 2025 | All Rights Reserved