• Hasiera
  • Taldea
  • Zerbitzuak
    • Enpresa berrien sorrera
    • Enpresei zerbitzuak
    • Behatokia
  • Programak
  • Lea-Artibai
    • Lea-Artibai
    • Enpresa ehuna
    • Eskualde estrategia
  • Bezeroak
  • Kontaktua
  • Berriak
  • Dirulaguntzak
    • Industria & B2B dirulaguntzak
    • Txikizkako merkataritza dirulaguntzak
    • Turismoa dirulaguntzak
    • Ekintzailetza dirulaguntzak
    • Udalen dirulaguntzak
  • es
Denak ikusi
Euskararen Erabilera Sustatzeko Laguntzak 2025
Dirulaguntza mota:
Bestelako laguntzak
Eskatzeko epea:
2025/01/13 - 2025/03/17

Diruz lagunduko dira:

  • 2025eko ekitaldian enpresa-munduan euskararen erabilera sustatzeko Bizkaiko Lurralde Historikoan egiten diren planak.
  • 2025eko ekitaldian Lantokiko Prestakuntza modulua euskaraz egiteko aukera eskaintzeak sortzen dituen gastuak finantzatzea.
  • 2025eko ekitaldian ostalaritzako eta merkataritzako establezimenduetan bezeroei aurrez aurre euskaraz arreta emateko materialak eta ekintzak.

Erakunde Onuradunak

Foru dekretu honek arautzen dituen dirulaguntzak jaso ahal izango dituzte merkataritza-sozietateek, kooperatiba-sozietateek (irabazi-asmorik gabeko kooperatiba-sozietateak izan ezik), banakako enpresaburuek eta Bizkaiko Lurralde Historikoko profesionalek, baldin eta egoitza soziala Bizkaiko Lurralde Historikoan badute eta dagokion erregistroan inskribatuta badaude.

Laguntzaren Zenbatekoa

Laguntzen zenbatekoa, gehienez, 4.000 eurokoa izango da eskatzaile bakoitzarentzat.

Dirulaguntzak eskatzeko arrazoi diren proiektuak 2025eko ekitaldian garatu beharko dira, eta eskatzen den gutxieneko autofinantzaketa-maila bete beharko dute, hau da, proiektu bakoitzaren aurrekontu araztuaren % 35.

Ondorioz, dirulaguntza publiko guztiek ezin izango dute gainditu proiektuaren zenbatekoaren % 65, deialdiaren xedearekin zuzenean lotuta ez dauden soberakin ez-konputagarriak eta gastuak garbitu ondoren.

Gauzatze Epea

Jarduera osoa 2025eko ekitaldian egitea.

Justifikatzeko Epea

Laguntzaren justifikazioa 2026ko otsailaren 26a baino lehen aurkeztu beharko da.

Beste Dokumentu Batzuk

Laburpena: I-1335_eus.pdf

Enpresaren tamaina
1 - >250
Sektore ekonomikoa
Industria sektorea
Industriari lotutako zerbitzuak
Handizkako merkataritza
Erakundea
Bizkaiko Foru Aldundia
Buletina ikusi
Gurekin hitzegitea gustatuko litzaizuke?
Xemein Etorbidea, 12-A
Lea-Artibai Berrikuntza Gunea
Markina Xemein (BIZKAIA)
946169172
kaixo@leartibaifundazioa.eus
© Leartibai Fundazioa 2025 | All Rights Reserved