• Hasiera
  • Taldea
  • Zerbitzuak
    • Enpresa berrien sorrera
    • Enpresei zerbitzuak
    • Behatokia
  • Programak
  • Lea-Artibai
    • Lea-Artibai
    • Enpresa ehuna
    • Eskualde estrategia
  • Bezeroak
  • Kontaktua
  • Berriak
  • Dirulaguntzak
    • Industria & B2B dirulaguntzak
    • Txikizkako merkataritza dirulaguntzak
    • Turismoa dirulaguntzak
    • Ekintzailetza dirulaguntzak
    • Udalen dirulaguntzak
  • es
Denak ikusi
Itsas-arloko energia-teknologia berriztagarriak frogatzeko eta balidatzeko inbertsioetarako laguntzak_2022
Dirulaguntza mota:
Bestelako laguntzak
Eskatzeko epea:
2022/06/16 - 2022/11/30

Garatzeko bidean dauden teknologiak erakusteko eta baliozkotzeko laguntzen deialdi honen xedea da itsas energia berriztagarrien arloko garapen teknologikoak erakusteko eta baliozkotzeko jarduerak babestea, 651/2014 Erregelamenduan ikerketa- eta garapen-proiektuetako garapen esperimentaltzat hartzen denaren zati direnak.

Entitate onuradunak:

  • EAEko lurraldean diruz lagun daitezkeen jardueretako bat gauzatzen duten pertsona juridiko publiko edo pribatu guztiak.
  • Izaera publiko edo pribatuko eta nortasun juridikorik gabeko partzuergo, talde edo enpresa-elkarteak

Diruz lagundutako jarduerak: 

  1. Olatuen energia hartzeko gailuen prototipoak eskala errealean edo errealetik hurbil erakusteko eta baliozkotzeko fasean egindako proba esperimentalak.
  2. Aerosorgailuen zimendu flotatzaileko gailuen prototipoak eskala errealean edo errealetik hurbil erakusteko eta baliozkotzeko fasean egindako proba esperimentalak
  3. Itsas aerosorgailuen prototipoak eskala errealean edo errealetik hurbil erakusteko eta baliozkotzeko fasean egindako proba esperimentalak.
  4. Apartatuetan deskribatutako prototipoetako edozeinen osagai osagarrien edo ekipo osagarrien prototipoak frogatzeko eta baliozkotzeko fasean dauden proba esperimentalak

Gastu hautagarriak: 

  • Enpresen partzuergo, talde edo elkarteko langileen gastuak, proiektuak koordinatzeko jardueratik eratorritakoak
  • Tresneriaren eta materialaren kostuak
  • Kontratu-ikerketako kostuak, ezagutza teknikoak eta kanpoko iturrien lizentzia bidez eskuratutako edo lortutako patenteak
  • Diru-laguntzaren xede den jarduketatik zuzenean eratorritako gastu orokor osagarriak

Laguntzaren zenbatekoa: 

1,2 eta 3 jarduerak: 

  • Onuradun bakoitzeko laguntzaren guztizko eta gehieneko zenbatekoa 1.250.000 eurokoa izango da. Diruz lagundu daitezkeen jardueretarako ezarritako laguntzaren ehunekoa diruz lagundu daitekeen kostuaren % 25 izango da.

4 jarduera: 

  • Onuradun bakoitzeko laguntzaren guztizko eta gehieneko zenbatekoa 600.000 euro izango da.
Enpresaren tamaina
1 - >250
Sektore ekonomikoa
Industria sektorea
Industriari lotutako zerbitzuak
Erakundea
Eusko Jaurlaritza
Buletina ikusi
Gurekin hitzegitea gustatuko litzaizuke?
Xemein Etorbidea, 12-A
Lea-Artibai Berrikuntza Gunea
Markina Xemein (BIZKAIA)
946169172
kaixo@leartibaifundazioa.eus
© Leartibai Fundazioa 2025 | All Rights Reserved