
Dirulaguntza-programa honen bidez, helburu hauek lortu nahi dira:
- Enpresen artean gizarte-eragin handia duen ekintzailetza berritzailea sustatzea, batetik, gizarte-erronkekin konpromisoa areagotzeko eta, bestetik, etorkizunean lehiakorragoak izateko.
- Gizarte-eragin handiko balizko enpresa-proiektu berritzaileen kopurua gehitzea eta garatu, alderatu eta baliozkotzeko merkatuaz laguntzea.
- Gizarte-erakundeen artean gizarte-ekintzailetza berritzailea sustatzea geroz eta berritzaileagoak eta egokitzeko gaitasun handiagoa izateko.
- Gizarte-eragin handiko enpresa-proiektu berritzaileen eta enpresa-proiektu sozial berritzaileen ondoriozko enpresa edo negozio-ildo berriak abian jar daitezen bultzatzea.
Programa hau lau jardun-arloren bitartez gauzatuko da:
- 1. Arloa: Gizartean eragin handia duten enpresa-proiektuak egiaztatzea.
- 2. Arloa: Gizartean eragin handia duten enpresa-proiektu berritzaileak garatzea.
- 3. Arloa: Gizartean eragin handia duten enpresa-berriak.
- 4. Arloa: Enpresa-proiektu sozial berritzaileak gizarte-erakundeentzat.
Gauzatzeko Epea
Diruz lagundutako jarduerak edo proiektuak 2023ko urtarrilaren 1etik 2025eko abenduaren 31ra bitartean hasi eta amaitu beharko dira.
Justifikazio Epea
Laguntzen onuradunek, gehienez ere, tarteko bi justifikazio aurkeztu ahal izango dituzte, laguntza onartu ondorengo edozein unetan.
Onuradunek organo instrukzio-egileari aurkeztu beharko diote, 2026ko urtarrilaren 31 baino lehen, ezarritako baldintzak bete direla eta dirulaguntza emateko egintzan aurreikusitako helburuak lortu direla egiaztatzen duen azken agiria, oinarri hauetan ezarritako moduan.
1. ARLOA: GIZARTEAN ERAGIN HANDIA DUTEN ENPRESA-PROIEKTUAK EGIAZTATZEA
Dirulaguntzaren Onuradunak
Pertsona juridiko hauek jo ahal izango dira dirulaguntzen onuraduntzat:
- Gizarte-eragin handiko enpresa-proiektu berritzailea duten enpresak, betiere sozietatearen sozietatearen helbidea, zerga-helbidea eta ekoizpen-zentro bat Bizkaian badu.
- Gizarte-eragin handiko enpresa-proiektu berritzailea duten enpresak, baldin eta Bizkaiko ekoizpen-zentro bat badute eta, gutxienez, Bizkaiko ekoizpen zentro horri lanaldi oso baliokideko lanpostu bat atxikita badute eta beren lana Bizkaian egiten badute.
Diruz Lagundu Daitekeen Egitatea
Diruz lagundu ahalko dira Bizkaian gizarte-eragin handiko enpresa-proiektu berritzailearen negozio-proposamena merkatuan alderatu eta baliozkotzea.
Dirulaguntza Jaso Dezaketen Gastuak
Diruz lagun daitezkeen gastutzat joko dira proiektu edo jardueraren izaerari eta garapen normalari erantzuten dioten eta epearen barruan egin diren beharrezko gastu hauek, betiere indarreko arautegiaren arabera behar bezala justifikatu badira:
- Negozio-proposamenaren bideragarritasunari buruzko aurretiazko azterlanak, txosten teknikoak eta merkatuan hasieran alderatzea.
- Bidaiak eta ferietara joatea merkatua probatzeko.
- Proiektua garatzeko kanpoko aholkularitza.
2. ARLOA: GIZARTEAN ERAGIN HANDIA DUTEN ENPRESA-PROIEKTU BERRITZAILEAK GARATZEA
Dirulaguntzaren Onuradunak
Dirulaguntzen onuradun izan daitezke honako pertsona fisiko eta juridiko hauek:
- Gizarte-eragin handiko enpresa berritzaile berrien pertsona fisiko sustatzaileak.
- Gizarte-eragin handiko enpresa berritzaile berriak, EJZan alta emanda ez daudenak edo altaren lehenengo eguna 2022ko urtarrilaren 1a edo haren ondokoa dutenak.
- Dauden enpresak, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean gutxienez 5 lanpostu dauzkatenak, gizarte-eragin handiko enpresa berritzaile berriak sustatzen dituztenak.
- Lehendik dauden enpresak, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den datan gutxienez 5 lanpostu dituztenak, gizarte-eragin handiko negozio-unitate berritzaile berrien sustatzaileak.
Diruz Lagundu Daitekeen Egitatea
Diruz lagundu ahalko dira gizarte-eragin handiko enpresa edo negozio-ildo berritzaile berriak sortzeko proiektua definitu eta garatzea.
Dirulaguntza Jaso Dezaketen Gastuak
Diruz lagun daitezkeen gastutzat joko dira proiektu edo jardueraren izaerari eta garapen normalari erantzuten dioten eta epearen barruan egin diren beharrezko gastu hauek, betiere indarreko arautegiaren arabera behar bezala justifikatu badira:
- Merkatuko bideragarritasun-azterketak, marketin-azterketak eta txosten teknikoak.
- Produktu edo zerbitzuaren kontzeptua, ezaugarriak eta oinarrizko funtzionaltasunak garatzea.
- Jabetza intelektuala edo industriala babestea, erregistroak, ziurtagiriak eta homologazioak.
- Proiektua garatzeko kanpo aholkularitza.
- Bidaiak eta ferietara joatea, proiektua garatzeko.
- Gizarte-eragina neurtzeko datuak jasotzeko aholkularitza.
- Gizartean eragin handia duten enpresa berritzaile berriak badira, Bizkaian negozio-lokal bat alokatzea.
3. ARLOA: GIZARTEAN ERAGIN HANDIA DUTEN ENPRESA BERRIAK
Dirulaguntzaren Onuradunak
Erakunde onuradunaren izaera beteko dute lanaldi oso baliokidean gutxienez 2 enplegu duten gizartean eragin handia duten enpresa berritzaileak; gainera, Bizkaiko ekoizpen-zentroari atxikita egon behar dute eta lana Bizkaian egin.
Adierazitako erakundeek baldintza hauek bete beharko dituzte
dirulaguntzaren onuradun izateko:
- EJZko altaren lehenengo data 2022ko urtarrilaren 1a edo 1az gerokoa izatea.
- Sozietatearen helbidea, zerga-helbidea eta ekoizpen-zentro bat Bizkaiko Lurralde Historikoan izatea.
- Merkataritzako sozietate edo kooperatiba gisa eratuta egotea.
- Egunean edukitzea zerga betebeharrak, Gizarte Segurantzarekikoak eta dirulaguntzak itzultzeari dagozkionak.
- Ez egotea 5/2005 Foru Arauaren 12. artikuluan jasotako debeku-egoeretako batean ere),
Diruz Lagundu Daitekeen Egitatea
Honako hau joko da diruz laguntzeko egitatetzat: gizartean eragin handiko enpresa berritzaile berrien sorrera.
Dirulaguntza Jaso Dezaketen Gastuak
Diruz lagun daitezkeen gastutzat joko dira proiektu edo jardueraren izaerari eta garapen normalari erantzuten dioten eta epearen barruan egin diren beharrezko gastu hauek, betiere indarreko arautegiaren arabera behar bezala justifikatu badira:
- Enpresa berria sortzeagatiko prima.
- Enpresa berria eratzea eta abiaraztea.
- Bidaiak egitea eta azoketan parte hartzea.
- Jabetza intelektuala edo industriala babestea, erregistroak, ziurtagiriak eta homologazioak.
- Bizkaian negozio-lokala errentan hartzea.
- Gizarte-eragina neurtzeko datuak jasotzeko aholkularitza.
- Teknologo bat edo negozioa garatzeko pertsona baten kontratazioa.
4. ARLOA: ENPRESA-PROIEKTU SOZIAL BERRITZAILEAK GIZARTE-ERAKUNDEENTZAT
Dirulaguntzaren Onuradunak
Pertsona juridiko hauek jo ahal izango dira dirulaguntzen onuraduntzat:
- Enpresaren gizarte-proiektu berritzailea garatzea eta martxan jartzea sustatzen duten gizarte-erakundeak.
- Enpresa edo gizarte-erakunde berritzaile berriak, EJZan lehenengo alta data 2022ko urtarrilaren 1ean edo ondoren dutenak, baldin eta lanaldi oso baliokidean Bizkaiko ekoizpen-zentroari atxikita langile bat izanda lana Bizkaian garatzen badute.
Diruz Lagundu Daitekeen Egitatea
Diruz laguntzeko egitatetzat joko da enpresa-proiektu sozial berritzaileen definizioa, garapena eta abiaraztea.
Dirulaguntza Jaso Dezaketen Gastuak
Diruz lagun daitezkeen gastutzat joko dira proiektu edo jardueraren izaerari eta garapen normalari erantzuten dioten eta epearen barruan egin diren beharrezko gastu hauek, betiere indarreko arautegiaren arabera behar bezala justifikatu badira:
- Bideragarritasun eta merkatu-azterlanak, marketin-azterlanak, eta txosten teknikoak.
- Produktu edo zerbitzuaren kontzeptua, ezaugarriak eta oinarrizko funtzionaltasunak garatzea.
- Ferietarako bidaiak eta partaidetzak.
- Abiarazteko gastuak.
- Jabetza intelektuala edo industriala babestea, erregistroak, ziurtagiriak eta homologazioak.
- Proiektua garatzeko kanpo-aholkularitza.
- Gizarte-eragina neurtzeko datuak jasotzeko aholkularitza.
- Proiektura bideratutako langileen barne gastuak.
BESTE DOKUMENTU INTERESGARRI BATZUK
- 1. Arloa (Gizartean Eragin Handia duten Enpresa-Proiektu Berritzaileak Egiaztatzea): I-102_eus.pdf (bizkaia.eus)
- 2. Arloa (Gizartean Eragin Handia duten enpresa-proiektu berritzaileak garatzea): I-103_eus.pdf (bizkaia.eus)
- 3. Arloa (Gizartean Eragin Handia duten Enpresa Berriak): I-110_eus.pdf (bizkaia.eus)
- 4. Arloa (Enpresa-Proiektu Sozial Berritzaileak Gizarte-Erakundeentzat): I-111_eus.pdf (bizkaia.eus)
- 1. Arloa (Gizartean Eragin Handia duten Enpresa-Proiektu Berritzaileak Egiaztatzea) Bigarren Deialdia: I-683_eus.pdf (bizkaia.eus)
- 2. Arloa (Gizartean Eragin Handia duten enpresa-proiektu berritzaileak garatzea) Bigarren Deialdia: I-682_eus.pdf (bizkaia.eus)
- 3. Arloa (Gizartean Eragin Handia duten Enpresa Berriak) Bigarren Deialdia: I-685_eus.pdf (bizkaia.eus)
- 4. Arloa (Enpresa-Proiektu Sozial Berritzaileak Gizarte-Erakundeentzat) Bigarren Deialdia: I-684_eus.pdf (bizkaia.eus)
- Aurrekontu-Izendapenen Birbanaketa: I-1131_eus.pdf