Agindu honen helburua da Eusko Jaurlaritzak, Lan eta Enplegu Sailaren bitartez, 2022eko ekitaldian gizarte-ekonomiako erakundeek enpresa-lankidetzarako ekintzak burutzeko eman ahal izango dituen laguntzak arautzea eta laguntza horietarako deialdia egitea.
Diruz lagundutako jarduerak:
a) Lankidetza-proiektu bat lantzea eta ezartzea.
b) Akordioak prestatzea eta formalizatzea, eta enpresak nahiz enpresak elkar-lankidetzan aritzeko egiturak sortzea.
c) Gizarte-ekonomiako enpresen bat-egitea prestatzea eta formalizatzea.
d) Gizarte-ekonomiako erakundeek bat egin ondoren enpresaren batean bazkide langile gisa sartu diren pertsona fisikoek kapital sozialari egindako ekarpena. Bat egindako edo xurgatutako erakundetik ez datorren kapital soziala bakarrik hartuko da kontuan.
e) EAEko gizarte-ekonomia ordezkatzen duten erakunde gorenek beren bazkideentzat egiten dituzten lankidetza-jarduerak.
f) Familiek partekatutako erronkak identifikatuko dituzten inter-lankidetzako jarduerak martxan jartzeko eta Gizarte Ekonomiako familia desberdinek gizartean duten eragin positiboa ezagutzera emango duten mezuen hedapena programatzeko jarduerak garatzea
Entitate onuradunak:
A) a), b) eta c) jardueretarako: kooperatiba-sozietateak, lan-sozietateak eta gizarte-ekonomiako enpresa-lankidetzako egiturak, baldin eta beren jarduera nagusiki Euskal Autonomia Erkidegoan garatzen badute.
B) d) jarduerarako: gizarte-ekonomiako enpresen bat-egite prozesuan xurgatzen diren erakundeetako bazkideak.
C) e) jarduerarako: gizarte-ekonomiako enpresen eta erakundeen familietan ordezkaritza handiena duten elkarteak, beren jarduera nagusiki Euskal Autonomia Erkidegoan garatzen dutenak.
D) f) jardueretarako: federazioak, kooperatiben konfederazioak, gizarte-ekonomiako beste elkarte-egitura batzuk.
Gastu hautagarriak:
A) jardueran diruz lagundu daitezkeen gastutzat hartuko dira Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 31. artikuluan ezarritakora egokitzen direnak.
B) eta c) jardueretarako, aurretik jasotakoez gain, honako hauek hartuko dira diruz lagundu daitezkeen gastutzat:
- Lege- eta/edo ekonomia-aholkularitzako minutari dagozkionak.
- Akordioak formalizatzearen notariotza- eta erregistro-kostuak
- Aurretik diruz lagundutako eta artikulu horretan jasotako egiturak eta akordioak finkatuz gero, kontsolidazio hori egiteko beharrezkoak diren gastuak izango dira diruz laguntzeko modukoak.
D) jarduerarako, sozietate xurgatzaileko bazkide berriak izenpetutako jatorrizko ekarpenari gehitu zaion kapitala, batutako sozietatetik datorrena
E) jarduerarako, jarduera egiteko beharrezkoak direnak, diruz lagundutako ekintza gauzatzeko barne-kostuak barne.
F) jarduerarako, erronka partekatuak identifikatzeko eta mezuen zabalkundea programatzeko beharrezkoak direnak.
Laguntzaren zenbatekoa:
Lan eta Enplegu Sailak diru-laguntzaren xede diren jarduerekin zuzenean lotutako kostu garbien % 50 emango du gehienez, muga hauekin:
A) jarduera: 12.000 arte
B) eta c) jarduerak: 30.000 €arte
D) jarduera: 1.500 €arte
E) jarduera: 12.000 €arte
F) jarduera: 80.000 €arte
Agindu honen arabera onuradun bakoitzak lor ditzakeen a), b), c) e) jardueren baturaren muga orokorra 30.000 eurokoa izango da.