
Agindu honetan aurreikusitako laguntzak dirulaguntzatzat hartuko dira, eta honako jarduera hauek finantzatzera bideratuko dira:
a) Langabezian dauden pertsonak kooperatiba-sozietatearen edo lan-sozietatearen forma juridikoa duten enpresetan sartzea, iraupen mugagabeko bazkide langile edo lan-bazkide gisa.
b) Bazkide ez diren eta besteren konturako lan-kontratua duten langileak, jardunean daudenak, kooperatiba-sozietatearen edo lan-sozietatearen forma juridikoa duten enpresetan bazkide langile edo lan-bazkide mugagabe gisa sartzea.
c) Desgaitasuna duten pertsonak bazkide langile edo lan-bazkide mugagabe gisa sartzea kooperatiba-sozietatearen edo lan-sozietatearen forma juridikoa duten enpresetan.
d) Nekazaritza-, abeltzaintza- eta basogintza-ustiategien eta ustiategi mistoen titularrak nekazaritzako eta elikagaigintzako kooperatibetan bazkide mugagabe gisa sartzea.
Laguntzaren intentsitatea
- Lan eta Enplegu Sailak zenbateko hauek emango ditu dirulaguntza gisa:
- a) 1.a) artikuluan aurreikusitako kasuengatik: 2.500 euro.
- b) 1.b) artikuluan aurreikusitako kasuengatik: 1.500 euro.
- c) 1.c) artikuluan aurreikusitako kasuengatik: 2.000 euro.
- d) 1.d) artikuluan aurreikusitako kasuengatik: 2.000 euro.
- Zenbateko horri hirurehun (300) euro gehitu ahal izango zaizkio hurrengo ataletan adierazitako kontzeptuetako bakoitzarengatik. Kontzeptu horiek metatu egingo dira:
- a) Emakumea izatea.
- b) Desgaitua izatea, hau da, urritasun fisiko, psikiko eta/edo sentsorialen bat duen pertsona izatea, eta minusbaliotasunen bat aitortua izatea.gutxienez, % 45ekoa
- c) Eusko Jaurlaritzaren eta Justizia Ministerioaren arteko espetxe-arloko esparru-hitzarmena kontuan hartuta, hirugarren graduko barneratuak eta liberatuak izatea, kooperatiba-sozietate edo lan-sozietate batean bazkide langile edo lan-bazkide gisa sartzen diren baldintzak.
- d) Guraso bakarreko familia baten aita edo ama, hau da, ordaindutako jarduerarik egiten ez duen seme edo alaba bat edo batzuk ardurapean dituena.
- e) Genero-indarkeriaren biktima izan diren pertsonak
- f) Gizarteratze- eta laneratze-prozesua laneratze-enpresa batean amaitu duten pertsonak.
- g) Terrorismo-ekintzen biktima izan diren pertsonak
- h) Toxikomano ohiak (alkoholiko ohiak eta drogazale ohiak)
- Emandako dirulaguntzak ezin izango ditu, inola ere, honako ehuneko hauek gainditu:
- a) 1.a) artikuluan aurreikusitako kasuetan: % 100.
- b) 1.b) artikuluan aurreikusitako kasuetan: % 50.
- c) 1.c) artikuluan aurreikusitako kasuetan: % 75.
- d) 1.d) artikuluan aurreikusitako kasuetan: % 75. Lanaldi partzialeko dedikazioaren kasuan, ehunekoa harpidetutako kapitalaren % 50era murriztuko da.