• Hasiera
  • Taldea
  • Zerbitzuak
    • Enpresa berrien sorrera
    • Enpresei zerbitzuak
    • Behatokia
  • Programak
  • Lea-Artibai
    • Lea-Artibai
    • Enpresa ehuna
    • Eskualde estrategia
  • Bezeroak
  • Kontaktua
  • Berriak
  • Dirulaguntzak
    • Industria & B2B dirulaguntzak
    • Txikizkako merkataritza dirulaguntzak
    • Turismoa dirulaguntzak
    • Ekintzailetza dirulaguntzak
    • Udalen dirulaguntzak
  • es
Denak ikusi
«Global Training» 2024 Laguntza-Programa
Dirulaguntza mota:
Kontratazioa/ formazioa
Eskatzeko epea:
2024/04/26 - 2024/06/03

Oinarri hauen xedea da «Global Training» 2024 programako bekak kudeatzen dituzten banakako edo lankidetzako erakundeei itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak emateko araubidea finkatzea. Programa horren helburua da unibertsitate-titulazioa eta goi-mailako lanbide-heziketako titulua duten euskal gazteen prestakuntza praktikoa atzerrian dauden enpresa eta erakundeetan.

«Global Training» beken gehieneko kopurua 500 izango da, eta erakunde onuradun bakoitzak, oinarri hauetan aurreikusitako baldintzen arabera, gutxienez 50 eta gehienez 80 bekaren kudeaketa eskaini beharko du.

Erakunde Onuradunak

Oinarri hauetan jasotako laguntzen onuradun izan daitezke honako baldintza hauek betetzen dituzten erakunde publiko edo pribatuak:

  • Merkataritza-sozietatearen izaera ez izatea eta eratuta eta dagokion erregistroan inskribatuta egotea.
  • Gutxienez bi urteko esperientzia unibertsitateko edo goi-mailako lanbide-heziketako proiektu eta jardueretan.
  • Beren estatutuen arabera jarduera-eremua honako hau duten erakundeak izatea:
    EAE.
  • Nazioarteko sareren bateko kide izatea edo antzeko ezaugarriak dituzten atzerriko beste erakunde batzuekin lankidetza-hitzarmenak edo -akordioak sinatu izana.

Diruz Lagun Daitezkeen Jarduerak

Diruz lagundu daitezkeen jarduerak hauek dira: bekadunak esleitutako destinora irten aurreko prestakuntza deitzea, zabaltzea, hautatzea eta ematea, praktikak egingo dituzten enpresak eta erakundeak identifikatzea eta konprometitzea, eta programaren garapena programa amaitu arte kudeatzea.

Diruz Lagun Daitezkeen Gastuak

Diruz lagundu daitezkeen gastuak honako hauek izango dira:

  • Beka bakoitzari hasiera ematen dion prestakuntza espezifikoa emateko antolatutako ikastaroek eragindako gastuak.
  • Beka bakoitzaren zuzkidura estaltzearen ondoriozko gastuak: 1.715 euro hilean bekadun bakoitzeko, 6 hilabetez gehienez.
  • Aseguru-polizek eragindako gastuak.
  • Erakunde onuradunen «Global Training» beka-programa abian jartzeak, kudeatzeak, administratzeak, komunikazioak eta publizitateak eragindako gastuak.
Enpresaren tamaina
1 - >250
Sektore ekonomikoa
Erakundea
Eusko Jaurlaritza
Buletina ikusi
Gurekin hitzegitea gustatuko litzaizuke?
Xemein Etorbidea, 12-A
Lea-Artibai Berrikuntza Gunea
Markina Xemein (BIZKAIA)
946169172
kaixo@leartibaifundazioa.eus
© Leartibai Fundazioa 2025 | All Rights Reserved