Handitu Programa 2022
Dirulaguntza mota:
Inbertsioetarako laguntzak
Eskatzeko epea:
2022/08/13 - 2022/09/13
Nekazaritzako, abeltzaintzako eta basogintzako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko inbertsio handietarako laguntzak. Laguntzak inbertsio-programa bati egokituko zaizkio. Programa hori urtekoa edo urte anitzekoa izan daiteke, aurkeztutako proiektuak gauzatzeko aldiaren eta ordainketak egiten diren unearen arabera.
HANDITU programak hainbat laguntza-ildo jasotzen ditu:
- Lehengaia EBFTren I. eranskinean jasota duten elikagaiak eraldatzeko eta merkaturatzeko inbertsio handietarako laguntzak.
- Baso-produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko inbertsio handietarako laguntzak.
- Nekazaritzako produktuen, arrantzaren, akuikulturaren, ur mineral naturalen, alkoholik gabeko edarien edo nekazaritza-produktuetatik (ardoa izan ezik) hartzitutako edarien konbinazioa jatorri duten elikagaiak eraldatzeko eta merkaturatzeko inbertsio handietarako laguntzak.
Berariazko Betetze-Baldintzak, Eskatutako Laguntza-Motaren Arabera
- Produktu izoztuak eta ultra-izoztuak hozteko biltegiratzeei buruzko inbertsioetarako, biltegiratze-ahalmenak lotuta dauden eraldaketa-instalazioen ekoizpen-ahalmenaren araberakoak izatea, eta, merkaturatzearen kasuan, erosteko ahalmenaren araberakoak.
- Diruz lagun daitekeen proiektuak ekoizpen-establezimendu berri bat egiteko obra zibila baldin badakar berekin, proiektua ebaluatzeko unean, inbertsioa egingo den lursailak edo higiezinak erabiltzeko baimena ematen duen tituluaren agiri bidezko egiaztapena izatea, gutxienez 10 urterako, eskaera aurkezten den urtetik zenbatzen hasita, eta obra egiteko nahitaezko lizentziak eta baimenak eskatu izana.
- Inbertsioak funtzionamenduan dagoen establezimendu batean obra zibila egitea badakar berekin, obra egiteko nahitaezko lizentziak eta baimenak eskatu izana.
Diruz Lagun daitezkeen Kostuak
Oro har, honako hauek lagunduko dira diruz:
- Ondasun higiezinak eraikitzea eta/edo eskuratzea.
- Obra zibila eta/edo industria-instalazioak gauzatzeko nahitaezko ordainsari profesionalak.
- Makinak erostea, instalazioak egitea eta produkzio-planten ekipamendua.
- Ingurumen-inpaktua hobetzeko, kalitatea hobetzeko eta minimizatzeko prozesuetan inbertsioak egitea.
- Hardware, software, web plataforma/merkataritza elektronikoko sistemak ezartzea, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak (IKT) ezartzeko eta merkataritza elektronikoa ezartzeko.
Gauzatzeko Gehieneko Epeak
Inbertsioek urteko edo urte anitzeko exekuzioa izan dezakete.
- Urteko inbertsioak gauzatzeko epea 2022ko abenduaren 31n amaituko da.
- Bi urteko inbertsioak egiteko gehieneko epea 2023ko ekitaldiko abenduaren 31 izango da.
Inbertsioaren Justifikazioa
Gehienez ere sei hilabeteko epea, proiektua gauzatzeko epemuga amaitzen denetik kontatzen hasita.
Enpresaren tamaina
1 - >250
Sektore ekonomikoa
Industria sektorea
Elikagaigintza
Erakundea
Eusko Jaurlaritza