
Erakunde Onuradunak
EAEko enpresak, eskaera egiteko unean 5 eta 249 langile bitarteko plantilla dutenak, EAEn jarduera-zentro bat dutenak eta industria-jarduerak, industriari lotutako zerbitzuak, informazioaren eta komunikazioen gizartea, logistika eta handizkako merkataritza egiten dituztenak.
Diruz lagun daitezkeen jarduerak
Espezieko laguntza enpresa onuradunari aholkularitza espezializatu eta indibidualizatua ematea izango da, ezaugarri hauek betetzen dituzten mikroproiektuak egiteko:
- Espezieko laguntza enpresa onuradunari aholkularitza espezializatua eta indibidualizatua ematea izango da, ezaugarri hauek betetzen dituzten mikroproiektuak egiteko:
- Diruz lagundu daitezkeen proiektuen tipologian jasota egotea:
- Ekonomiko-Finantzarioa
- Barne-prozesu administratiboak
- Talentua/Pertsonak
- Produkzioa
- Logistika
- Clientela
- Nuevos Mercados
- Producto
- Diruz lagundu daitezkeen proiektuen tipologian jasota egotea:
Enpresa bakoitzak gehienez bi Hazinnova proiektu jaso ahal izango ditu deialdi honetan.
Laguntzen modalitatea eta zenbatekoa
Dirulaguntza, gauzatan, honako zerbitzu hauek izango dira:
- Ekonomia eta finantza arloko berrikuntza-soluzioak identifikatzeko eta ezartzeko aholkularitza-zerbitzuak: 3.000 euro.
- Barne-prozesu administratiboen arloan berrikuntza-soluzioak identifikatzeko eta ezartzeko aholkularitza-zerbitzuak: 4.000 euro.
- Talentuaren/pertsonen arloko berrikuntza-soluzioak identifikatzeko eta ezartzeko aholkularitza-zerbitzuak: 3.316 euro.
- Produkzio-arloko berrikuntza-soluzioak identifikatzeko eta ezartzeko aholkularitza-zerbitzuak: 4.400 euro.
- Logistikaren arloko berrikuntza-soluzioak identifikatzeko eta ezartzeko aholkularitza-zerbitzuak: 4.200 euro.
- Bezeroen arloan berrikuntza-soluzioak identifikatzeko eta ezartzeko aholkularitza-zerbitzuak: 3.698 euro.
- Merkatu berrien arloko berrikuntza-soluzioak identifikatzeko eta ezartzeko aholkularitza-zerbitzuak: 3.696 euro.
-
Produktuaren arloko berrikuntza-soluzioak identifikatzeko eta ezartzeko aholkularitza-zerbitzuak: 3.696 euro.
Gauzatze Epea
Gehienez 90 egun naturaleko iraupena eta dedikazioa izango dute, eta kanpoko aholkularitza espezializatuak 50 orduko in situ lan egitea, ebazpena jakinarazten den unetik aurrera eta, nolanahi ere, 2026ko martxoaren 31 baino lehen.
Justifikazio Epea
Jarduera gauzatzeko gehieneko epean eta hilabeteko gehieneko epean amaitu ondoren, erakunde onuradunek, erakunde laguntzailearen laguntzarekin, jarduera justifikatu beharko dute, SPRIren web-orrian dagokion likidazio-eskaeraren bidez.