HAZITEK 2024_2 Fase
Dirulaguntza mota:
Berrikuntza eta lehiakortasuna
Eskatzeko epea:
2024/07/25 - 2024/09/10
Ebazpen honen xedea da 2024ko urtarrilaren 10eko Aginduaren bidez deitutako I. fasean onartutako proiektuei laguntzak esleitzeko deialdia egitea II. faseko 2024. ekitaldirako.
Erakunde Onuradunak
Agindu honetan jasotako dirulaguntzen onuradun izan daitezke:
- Enpresak: Enpresa Handiak edo ETEak.
- Enpresa-taldeak eta -elkarteak, legezko forma edozein dutela ere.
Diruz Lagun daitezkeen Jarduerak
- Industria-ikerketako jarduerak: Produktu, prozesu edo zerbitzu berriak garatzeko edo lehendik daudenak nabarmen hobetzeko baliagarriak izan daitezkeen ezagutza eta gaitasun berriak eskuratzera bideratuta daude. TRL4 (Technology Readiness Level) baten baliokidea den heldutasun teknologikoko maila lortzea ahalbidetzen dute.
- Garapen esperimentaleko jarduerak: Lehendik dauden ezagutzak eta teknikak, zientifikoak, teknologikoak, enpresakoak edo bestelakoak, eskuratzea, konbinatzea, konfiguratzea eta erabiltzea, produktu, prozesu edo zerbitzu berri edo hobetuen planak eta egiturak edo diseinuak egiteko. TRL7 (Technology Readiness Level) baten baliokidea den heldutasun teknologikoko maila lortzea ahalbidetzen dute.
Diruz Lagun daitezkeen Gastuak
Diruz lagundu daitezkeen gastutzat hartuko dira honako hauek:
- Langileen zuzeneko kostuak.
- Zeharkako kostuak.
- Kanpo-aholkularitzaren eta zerbitzu baliokideen kostua, eta proiektuaren zati oso espezializatuak azpikontratatzea.
- Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileak azpikontratatzearen kostuak.
- Proiektura esklusiboki bideratutako aholkularitza-kostuak eta zerbitzu baliokideak, kategorien araberako salbuespenen Erregelamendu Orokorraren 25. artikuluaren d) idatz-zatiaren arabera; horien artean sartu ahal izango da dirulaguntzaren justifikazio-kontuaren proiektuaren kostuen auditoria.
- ETEentzako jabetza industrialeko eskubideen kostuak, kategorien araberako salbuespenen Erregelamendu Orokorraren 25. artikuluko 3. paragrafoko d) idatz-zatiaren arabera.
- Ikerketa-jardueraren ondorioz zuzenean hartutako ustiapen-gastuak (hala nola materialen, horniduren eta abarren kostuak).
- Ikerketa-jarduerarako soilik eta etengabe erabiltzen diren tresnen eta ekipoen kostuak.
Enpresaren tamaina
1 - >250
Sektore ekonomikoa
Industria sektorea
Industriari lotutako zerbitzuak
Erakundea
Eusko Jaurlaritza