• Hasiera
  • Taldea
  • Zerbitzuak
    • Enpresa berrien sorrera
    • Enpresei zerbitzuak
    • Behatokia
  • Programak
  • Lea-Artibai
    • Lea-Artibai
    • Enpresa ehuna
    • Eskualde estrategia
  • Bezeroak
  • Kontaktua
  • Berriak
  • Dirulaguntzak
    • Industria & B2B dirulaguntzak
    • Txikizkako merkataritza dirulaguntzak
    • Turismoa dirulaguntzak
    • Ekintzailetza dirulaguntzak
    • Udalen dirulaguntzak
  • es
Denak ikusi
Hiri-berroneratze integralari aplika dakizkiokeen proiektu berritzaileak_2023
Dirulaguntza mota:
Ingurumena eta efizientzia energetikoa
Eskatzeko epea:
2022/12/24 - 2023/01/24

Agindu honen xedea da «Hiri-berroneratze integralari aplika dakizkiokeen proiektu berritzaileetarako» laguntzak arautzea, Euskadi 2030 ZTBPren «Hiri Jasangarrien» aukera-nitxoaren helburuak lortzen lagunduko duten proiektuak egitea sustatzeko.

DIRUZ LAGUN DAITEZKEEN JARDUERAK

1. – Ikerketa industrialeko jarduerak. Produktu, prozesu edo zerbitzu berriak garatzeko edo daudenak nabarmen hobetzeko baliagarriak izan daitezkeen ezagutza eta gaitasun berriak eskuratzera bideratuta daude; sistema konplexuetako osagaiak sortzea barne hartzen du, eta prototipoak laborategi-ingurune batean edo lehendik dauden sistemekin interfaze simulatuak dituen ingurune batean eraikitzea barne har dezake, bai eta lerro pilotuak ere, beharrezkoa denean industria-ikerketarako eta, bereziki, teknologia generikoa baliozkotzeko.
2. – Garapen esperimentaleko jarduerak. Lehendik dauden ezagutzak eta teknikak eskuratzea, konbinatzea, konfiguratzea eta erabiltzea, zientifikoak, teknologikoak, enpresakoak edo beste mota batekoak, produktu, prozesu edo zerbitzu berri edo hobetuen plan eta egiturak edo diseinuak egiteko; adibidez, produktu, prozesu edo zerbitzu berrien eptual bidezko definizio-jarduerak, plangintza eta dokumentazioa ere barne har ditzake.

DIRUZ LAGUN DAITEZKEEN PROIEKTUAK

1. – 1. lerroa: hiri-mugikortasun berria eta berriztagarriak hiri-ingurunean integratzea
2. – 2. lerroa: birnaturalizazioa eta hiri-azpiegitura berdea
3. – 3. lerroa: ekonomia zirkularra eta arkitektura jasangarria hiriaren eraikuntzan

ERAKUNDE ETA PERTSONA ONURADUNAK
a) Izaera pribatuko edozein pertsona juridiko eta profesional kolegiatu, industria-, merkataritza- edo zerbitzu-jardueretan diharduena, irabazi-asmoekin edo gabe, bai eta elkarteak ere.
b) Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileak

AURKEZTEKO EPEA
Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

PROIEKTUAK GAUZATZEKO EPEA
Proiektuak gehienez ere hilabeteko epean hasi beharko dira, laguntza eman dela jakinarazten denetik zenbatzen hasita, eta 2024ko urriaren 31 baino lehen amaituta egon beharko dute.

Halaber, 2023ko urriaren 31n egiaztatu beharko da finantzatuko diren lanen % 55 gutxienez gauzatu dela.

LAGUNTZAREN INTENTSITATEA
Ez dira muga hauek gaindituko:
a) Diruz lagundu daitezkeen kostuen % 50, industria-ikerketarako.
b) diruz lagun daitezkeen kostuen % 25, garapen esperimentalerako

DIRUZ LAGUN DAITEZKEEN GASTUAK
a) Langileen zuzeneko kostuak: ikertzaileak, teknikariak eta erakunde eskatzailearen plantillako jardueran enplegatutako bestelako laguntzaileak.
b) Zeharkako kostuak: onartutako langileen kostuen % 15 hartuko da gehienez.
c) Azpikontratazioa
d) Kontratuko ikerketa-kostuak, kanpoko iturrietatik eskuratutako edo lizentzia bidez lortutako ezagutzak eta patenteak, lehia osoko baldintzetan, bai eta proiektura esklusiboki bideratutako aholkularitza-kostuak eta zerbitzu baliokideak ere.

Enpresaren tamaina
1 - >250
Sektore ekonomikoa
Industria sektorea
Industriari lotutako zerbitzuak
Handizkako merkataritza
Elikagaigintza
Eraikuntza
Garraioa
Kultura eta sormen industriak
Gizarte ekonomiako enpresak
Erakundea
Eusko Jaurlaritza
Buletina ikusi
Gurekin hitzegitea gustatuko litzaizuke?
Xemein Etorbidea, 12-A
Lea-Artibai Berrikuntza Gunea
Markina Xemein (BIZKAIA)
946169172
kaixo@leartibaifundazioa.eus
© Leartibai Fundazioa 2025 | All Rights Reserved